ERREZETAK

Bakailao entsalada epela

Miren Terese Gil(e)k argitaratua | iruzkinak: 0

Bakailao entsalada epela
  • Zenbatentzat?:4
  • Zailtasun maila: Txikia
  • Plater mota: Lehenengo platera
  • Neurrira egindako errezetak: Lagun arteko otorduetarako
  • Sukaldaritza mota: Sukaldaritza tradizionala

Osagaiak:

  • 3 patata

    2 tomate entsalada

    2 edo 3 bakailao zati (aurrez gezatua)

    2 piper berdeak

    Tipulina bat

    Pikillo piperra

    Olioa

    Ozpin-olioa: 2 koilarakada sagar ozpina

    6 koilarakada oliba olioa, gatza.

Nola egin?:

Patatak garbitu eta egosi azalarekin. Bitartean, oliba olioa ipini kazola batean (su bajoan) tipula eta piper berdeak juliana erara moztuta eta bakailaoarekin batera konfitatzen utzi.

Patata egosiak zuritu eta xerretan moztu eta plater batean ipini, tomateak xerratu eta patata gainean zabaldu.

Bakailaoa epela dagoenean laminetan zatitu eta tipula eta piperrarekin batera (olioa gabe)tomateren gainean ipini. Pikillo piperrarekin apaindu eta ozpin-olioarekin busti.

Zure botoa ondo jaso dugu

  • Botoa eman:
  • txarra
  • erdipurdikoa
  • ona
  • oso ona
  • bikaina
  • |
  • Emaitza:
  • Emaitza
  • Emaitza
  • Emaitza
  • Emaitza
  • Emaitza
  • 195 boto
  • Izen-abizenak
  • Udalerria

Iruzkina