ERREZETAK

Bagelak

oihana(e)k argitaratua | iruzkinak: 0

Bagelak
  • Zenbatentzat?:12
  • Zailtasun maila: Ertaina
  • Plater mota: Pintxoak
  • Neurrira egindako errezetak: Sukaldean ondo pasatzeko
  • Sukaldaritza mota: Mundu zabaleko sukaldaritza

Osagaiak:

  • Irina 500 g

    Arrautza 1

    Koilarakada bat

    Gatza

    Bi koilarakada malta extraktoa

    Ur epela (240 ml)

    Legamia (14 g)

    Koliarakada bat gurin (urtuta)

    Adornotarako:

    Arrautza zuringo bat

    Sesamo hazi zuri eta beltzak

    Amapola haziak

    Alkarabea

Nola egin?:

1. Legamia uretan urtu.

2. Irina bol handi batean jarri, gatzarekin nahastu eta erdian zulo bat egin.

3. Zuloan bota ura, malta, arraultza irabiatua eta gurin urtua.

4. Piskanaka, eskuz dena batuz joan. Utzi 10 minutuz masa dekantsatzen.

5. Irin piska bat bota lan egiteko gunera eta masa hartu eta 10 minutuz amasatu.

6. Bolean jarri berriz ere, zapi batez estali eta utzi bolumena bikoiztu artean.

7. Piztu labea 200 gradutara

8. Masa desinflatu eta 12 zatitan moztu. Bolatxoak egin eta utzi 5 minutuz zapi batekin estalita.

9. Bolatxo bakoitzari erdian zulotxo bat egin eta erroskila itxura eman. Zapi batez estali eta 15 minutuz utzi.

10. Kazuela bat urez bete, malta extrakto goilarakada bat bota eta irekin.

11. Bota 3 bagel aldiero. Alde bakoitzetik 30 segundoz eduki urtetan eta atera.

12. Labeko bandejan jarri, arrautza zuringoz margotu eta bota gustoko haziak gainetik.

13. Labean sartu 20-25 minutuz.

14. Atera, hoztutzen utzi regilla baten gainean, eta listo!

Zure botoa ondo jaso dugu

  • Botoa eman:
  • txarra
  • erdipurdikoa
  • ona
  • oso ona
  • bikaina
  • |
  • Emaitza:
  • Emaitza
  • Emaitza
  • Emaitza
  • Emaitza
  • Emaitza
  • 46 boto
  • Izen-abizenak
  • Udalerria

Iruzkina