
Irudia handituOsagaiak
Tomatea
Olagarroa
Ahuakatea
Uraza
Gatza
Piperrauts gorria
Modenako ozpin-olioa
Nola egin?
Patatak trontzotan zatikatzen ditugu gatz eta pipermina gehitu eta labean sartzen ditugu. Patatak egosirik daudenean oliotan sartu eta belar aromatikotan uzten ditugu gau osoan.
Olagarroa egosi eta xafla finetan mozten dugu. Molde zirkular baten inguruan jartzen ditugu xaflak, molde osoa inguratzen. Gainetik patata egosia, tomatea, ahuakatea eta uraza gehituko dizkiogu. Olagarro sakia gorde egingo dugu bukaerarako. Entsaladaren gehigarri gisa olagarroaren garro puntak mozten ditugu txiki-txiki eta irinetatik pasa ostean zartagian oliotan frijitzen ditugu. Gordeta geneukan olagarro zati bat ere oliba oliotan frijitzen dugu. Oliba olioa eta piperrauts gorria nahastuz su baxutan olagarroarentzako saltsa prestatzen dugu.
Pintxoa osatzeko moldetik ateratzen ditugu osagaiak eta plater batean jartzen dugu saskitxoa. Albo batean frijituriko olagarro zatia jartzen dugu. Bukatzeko, gainaldetik piperrauts eta olio saltsa eta olagarro frijitu zatitxoak gehitzen dizkiogu.
On egin!
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: