eitb.com

Pintxoak

Hezurgabetutako txerri-hankak plantxan foie-rekin

Juan Flamarique (Casa Otano) - // |
Iruzkina egin

Hezurgabetutako txerri-hankak plantxan foie-rekin
  • Zenbatentzat?:4
  • Zailtasun maila: Ertaina
  • Plater mota: Pintxoak
  • Neurrira egindako errezetak: Lagun arteko otorduetarako
  • Sukaldaritza mota: Sukaldaritza tradizionala

Osagaiak

Txerri-hankak
Porruak
Tipula
Azenarioa
Piperbeltza
Baratxuria
Txorizotako piperra
Ardo txuria
Gatza
Foie


Nola egin?

Egosi txerri-hankak barazki guztiekin batera, porruarekin, tipularekin, azenarioarekin eta txorizotako piperrarekin bi orduz. Utzi hozten apur bat eta txerri-hankei hezurra kendu ostean, izpitu. Zelofan paperarekin estalitako molde batean jarri izpitutako txerri zatiak eta sartu hozkailuan. Utzi txerri-hankak hozten sendotasuna izan eta geruza lingirdatsu bat eratu arte.

Saltsa egiteko txikitu barazkiak, porrua, tipula eta azenarioa eta txorizotako piperraren mamia guztia potxatzen joan dadin. Gehitu ardo txuri pixka bat eta txerri-hanken salda. Saltsa irekin eta gero, pasa irabiagailutik eta iragazkitik.

Amaitzeko, moztu txerri-hanka zati bat eta plantxan egin karraskatsu gera dadin. Gatz-piperztatu foie eta plantxan pasa. Jada baditugu osagai guztia.

Jarri plateran barazki saltsaren bi koilarakada. Gainean ezarri txerri-hanka zati batzuk eta txapel gisa jarri plantxan egindako foie zatia. Apaindu platera baratxuri freskoz eta perexilaz.

On egin!



Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
Bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

PUBLIZITATEA