

Osagaiak
Odolkia
Hirugiharra
Aza
Tipula
Babarrun txuriak
Patata
Txorizoa
Olioa
Gatza
Nola egin?
Lehenik eta behin babarrun txuriko ogia egin behar da. Potxatu tipula, baratxuri eta porru pixka bat. Gehitu babarrunak (uretan jarri bezperan), bota ura, itxi presio-eltzea eta itxaron 15 minutuz. Birrindu dena.
Bestalde, hartu arrautza zuringo batzuk eta muntatu itzazu elur puntuan. Nahastu ezazu babarrun purearekin eta gehitu iezaiozu irin apur bat. Jarri ezazu molde batean eta sartu ezazu labean 180ºC-ko tenperaturan 60 minutuz.
Egosi odolkia ur pixka bat eta gatzarekin. Behin egosita atera haragia eta gorde.
Egosi hirugiharra, sartu izozkailuan eta ebaki ezazu lamina mehetan. Egosi aza patata eta txorizo apur batekin. Behin egosita dagoenenean, txiki-txiki egin.
Hirugihar xafla baten gainean jarri ezazu babarrun ogi zati bat. Gainean jarri odolkia eta beste babarrun ogi zati bat. Itxi ezazu hirugiharrarekin. Laberatu eta zerbitzatu ezazu aza purearen baso batekin.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: