eitb.com

Pintxoak

Loreontzia

Pantxo Bedialauneta (Bar cantábrico) - // |
Iruzkina egin

Loreontzia
  • Zenbatentzat?:4
  • Zailtasun maila: Ertaina
  • Plater mota: Pintxoak
  • Neurrira egindako errezetak: Sukaldean ondo pasatzeko
  • Sukaldaritza mota: Sormenezko sukaldaritza

Osagaiak

Txokolatea
Gurina
Azukrea
Arrautzak
Esnea
Foie
Santana (lodigarria)
Galeper bularkiak
Gatza
Oreo galletak
Menda
Ura
Erromeroa
Aneta


Nola egin?

Birrindu txokolatea, gehitu gurina eta azukrea. Jarri termomixa 80 gradutan hiru minutuz eta gehitu bi arrautza.

Jarri termomixen esnea, foie zati batzuk eta santana apur bat. Birrindu bost minutuz 100ºC-tan.

Bota gatza galeper bularkiei eta plantxan egin. Ebaki eta gorde.

Oreo galleta batzuk birrindu, galletekin lurra egin arte.

Mendaren zukua lortzeko, birrindu menda ur apur batekin, sartu xiringa batean eta joan tantak botatzen glupo duen uretara.

Jarri txokolate nahasketa kopa baten hondoan eta gehitu ezazu foie purea. Bota galeper bularki zatiak eta gailetez osaturiko lurra. Jarri menda zukua eta azkenik dekoratu anetarekin eta erromeroarekin.



Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
Bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

PUBLIZITATEA