

Osagaiak
Patata
Ura
Olioa
Gatza
Gazta ondua
Soja letizina
Zainzuri freskoen gorringoak
Hirugihar ketua
Arrautza gorringoak
Tipulin freskoa
Perretxiko freskoak
Germinatuak
Nola egin?
Patata-pure bat egin, txikitu eta txifon batean sartu ehundura harrotua lortzeko.Gero, gazta airea egin: suan jarri kaiku bat esne pixka batekin eta gazta onduarekin. Film motatako paperarekin estali eta ordu bat itxaron. Soja letizina pixka bat gehitu.
Zainzuri gorringo batzuk hartu eta plantxatik pasatu gatza, olio eta piperbeltzarekin.
Hirugihar zatiak gorritu.
Arrautza gorringoak atera eta maria bainuan jarri 3 edo 4 minututan zehar.
Tipulina eta perretxikoak zati txikitan moztu.
Patata-purea edalontzi batean sartu; arrautza gorringo bat gehitu eta tipulin pixka bat jarri. Hirugiharra eta zainzuria jarri gainetik. Gazta-airea eta perretxikoak bota. Germinatuekin eta piperbeltzarekin apaindu.
Errezeta hau pausuz pauso egiten ikasi gure bideo atalaren bidez.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: