
Irudia handituOsagaiak
Txerri belarriak egosita
Onddoak
Tipula
Brandy
Azukrea
Txakolina
Gatza
Piperbeltza
Nola egin?
15 minutuz sueztitu tipula eta onddoak.
Jarraian, gehitu txerri belarri egosi xehatua. Gatzaz eta piperraz ondu nahasketa eta gehitu brandy zorrotada bat. Utzi nahasketa sutan hogei bat minutuz.
Kristala egiteko jarri 100g azukre su baxuan eta bota 125ml txakolin karamelu gorrixka lortu arte. Zabaldu lorturiko kristala aluminio-paperaren gainean, behin hoztutakoan kristal itxura izan dezan.
Ogi txigortu baten gainean jarri belarri eta onddo nahasketa eta kristal zati bat.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: