eitb.com

Pintxoak

Anemiasen Txokoa: Txanpiñoi pintxoa

Juanjo Martínez de Viñaspre "Anemias" - 2010/07/26 |
Iruzkina egin

Anemiasen Txokoa: Txanpiñoi pintxoaIrudia handitu
  • Zenbatentzat?:2
  • Zailtasun maila: Ertaina
  • Plater mota: Pintxoak
  • Neurrira egindako errezetak:
  • Sukaldaritza mota:

Osagaiak

12 txanpiñoi handi
12 galeper arrautz
2 baratxuri ale
Olioa
Gatza





Nola egin?

Garbitu txanpiñoiak eta kendu txortenak. Xehatu txortenak zati kozkorretan eta zartaginean salteatu eta gatza gehitu.

Txapelak zartaginean egin olio eta baratxuri apur batekin.

Behin salteatutakoan, jarri labeko erretilu batean olio eta gatz apur bat. Zartatu galeper arrautza bat txanpiñoien hutsuneak betetzeko eta estali txortenekin egindako orea.

Labea aurreberotu 180º C-tara. Ondoren, sartu osagaiak labean eta 6 eta 8 minutu bitartean barruan eduki ondoren, atera eta zerbitzatu.





Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
Bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

PUBLIZITATEA