Jon(e)k argitaratua | iruzkinak: 3
Osagaiak:
Bizkotxoa egiteko:
6 arraultza
6 goilarakada irin
6 goilarakada azukre
Gurin pixka bat
Betegarria:
4 laranja
3 goilarakada azukre
Maizena goilarakada bat
Jaraberako:
2 laranja
Baso bat ur
3 goilarakada azukre
Cointreau apur bat
Txokolate estalkirako:
Txokolate beltza
Gurin pixka bat
Nola egin?:
Arraultzeen gorringoa eta azukrea ontzi batean ongi nahasiko ditugu. Irina erantsiko dugu. Zuringoak harrotu eginen ditugu beste ontzi batean, eta poliki-poliki -bi sardesken laguntzaz- guztia nahasiko dugu. Aurrez irinaz eta gurinaz igurtzitako labeko ontzi batean jarri, eta labean eginen dugu bizkotxoa, 20-30 minutuan.
Bizkotxoa hozten utziko dugu.
4 laranjen zukua, 3 goilarakada azukre, eta ur pixka batekin nahastutako maizena kazola batean jarriko ditugu, sutan. irakiten utziko dugu.
Jarabea:
2 laranjen zukua, baso bat ur eta 3 azukre goilarakadarekin almibar bat eginen dugu. Bukaeran likorea erantsiko diogu.
Bizkotxoa erditik irekiko dugu, almibarrarekin mozkortuko dugu eta laranja betegarria zabaldu. Estalkia jarriko diogu.
Txokolatea ur tanta batzuekin kazola batean urtu eta gurin pixka bat gehitu. Sutik atea bezala bizkotxoa estaliko dugu.









