ERREZETAK

Plum cake-a txokolatezko bihotzarekin

Onega(e)k argitaratua | iruzkinak: 0

Plum cake-a txokolatezko bihotzarekin
  • Zenbatentzat?:6/8
  • Zailtasun maila: Txikia
  • Plater mota: Postreak
  • Neurrira egindako errezetak: Betiko jakiez gozatzeko
  • Sukaldaritza mota: Sukaldaritza tradizionala

Osagaiak:

  • Gurina 125 gr (bigun egon behar du)
    Irina 300 gr
    Legamia sobre bat
    2 arrautza
    Bainila esentzia koilarakada txiki bat
    Azukre 200 gr
    150 ml esne (ez da hotz egon behar)
    Txokolate orearentzako: kakao koilarakada 1 eta esne zorrotada bat

Nola egin?:

Kaiku txiki batean, gurina, azukrea, arrautzak eta bainila esentzia nahastu 10 minututan zehar irabiagailuarekin.

Bestalde, irina eta legamia iragazi eta aurreko nahasketan bota. Gero, esnea gehitu gutxika-gutxika. Eskuz irabiatu behar da mugimendu inguratzaileekin (elaborazioa bolumena ez galtzeko) irina eta esne guztia nahastu arte (pikorrik gabeko orea lortu behar da).

Nahasketa egindakoan, pixka bat kendu eta kakaoarekin nahastu (aldez aurretik esne pixka batekin disolbatu behar da).

Plum cake molde bat prestatu (koipeztatu eta irina bota). Bertan, orea zuria bota, erdian zulo bat egin, txokolatezko orea sartu, goiko aldea berdindu eta aldez aurretik berotutako labera sartu 40 minututan zehar 180 gradutara.

Eginda dagoen jakiteko, arantza bat sartu bizkotxoaren erdialdean; garbi irteten bada, labetik atera ahal dela esan nahi du; bestela, pixka bat gehiago itxaron.

5 minutu igarota, moldetik atera y hozten utzi.

Zure botoa ondo jaso dugu

  • Botoa eman:
  • txarra
  • erdipurdikoa
  • ona
  • oso ona
  • bikaina
  • |
  • Emaitza:
  • Emaitza
  • Emaitza
  • Emaitza
  • Emaitza
  • Emaitza
  • boto
  • Izen-abizenak
  • Udalerria

Iruzkina