eitb.com

Limoizko bizkotxoa

Sara Gracia Urzelai - // |
Iruzkina egin

Limoizko bizkotxoa
  • Zenbatentzat?:4
  • Zailtasun maila:
  • Plater mota:
  • Neurrira egindako errezetak:
  • Sukaldaritza mota:

Osagaiak

Azukrea
Olioa
Limoizko yogurta
Arraultzak
Iriña
Legamia


Nola egin?

Bizkotxoa egiteko tresnak: Labea, bol bat, irabiagailua, molde bat, sukalderako zapi bat eta mantala.

Nola egin:

1. Labea 250 gradutan jarri.
2. Jarri limoizko yogurta bolean.
3. Bota hiru yogurt potekada irin.
4. Jarraian bota sakutxo bat legami.
5. Ondoren bota bi yogurt potekada azukre.
6. Gero bota yogurt potekada bat olio.
7. Eta bukatzeko bota hiru arraultz.
8. Nahastu guztia bolean.
9. Igurtzi molde osoa olio pittin batekin.
10. Jarraian bota masa guztia moldera.
11. Jarri moldea labean 150 gradutan eta berrogeita bost minutu igaro eta gero kontu handiz atera labetik limoizko bizkotxoa eta... ON EGIN!



Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
Bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

PUBLIZITATEA