eitb.com

Postreak

Gerezizko opil alemaniarra

Onega - // |
Iruzkina egin

Gerezizko opil alemaniarra
  • Zenbatentzat?:8/10
  • Zailtasun maila: Txikia
  • Plater mota: Postreak
  • Neurrira egindako errezetak: Lagun arteko otorduetarako
  • Sukaldaritza mota: Sukaldaritza tradizionala

Osagaiak

330 gr irin
160 gr gurin
130 gr azukre
Sobre 1 bainilazko azukre
Sobre ½ legamia

Betegarria egiteko:
Pote bat gerezi almibarretan
Orrietan moztutako sagar 1
100 gr muxika (deshidratatuta)


Nola egin?

Lehendabizi, irina, azukrea (biak) eta legamia nahastu kaiku batean. Jarraian, gurina zatitu eta kaikuan bota. Eskuen laguntzaz gurina nahastu, are bustita edo mami moduko ehundura lortu arte.

Mamien zati bat molde batean bota (aldez aurretik koipeztatu eta irineztatu). Moldea desmuntagarria izatea komenigarria da.

Mamiak lautu moldearen oinarria estaliz eta gainean jarri aukeratutako betegarria. Kasu honetan, gereziak, sagarra eta muxika.

Gero, gainontzeko orea jarri gainetik. Ertzetatik oinarriarekin batu opila ez desegiteko.

Labean sartu 180 gradutara 40 minututan zehar. Goiko aldetik asko gorritzen bada, aluminiozko papera jarri gainetik.

Egindakoan, labetik atera, hozten utzi minutu batzutan zehar eta moldea kendu. Gero, hozten utzi.



Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
Bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

PUBLIZITATEA