eitb.com

Postreak

Txokolatezko San Blas opila

Maider Dorrio - 2010/03/11 |
Iruzkina egin

Txokolatezko San Blas opilaIrudia handitu
  • Zenbatentzat?:4
  • Zailtasun maila: Txikia
  • Plater mota: Postreak
  • Neurrira egindako errezetak: Haurrentzat egiteko
  • Sukaldaritza mota: Sormenezko sukaldaritza

Osagaiak

Orea egiteko osagaiak:
3 arrautza (baten zuringoa ez nahastu)
9 koilarakada azukre
Koilaratxokada erdi bat legamia
80 gr gurin
Anisaren esentzia (beste anisak ez du balio).Tanta batzuk soilik, oso gogorra baita.
3/4 irina gutxi gorabehera

Goialdeko egiteko:
Lehen apartatutako zuringoa
4 koilarakada Nesquik
120 gr azukre xehatua


Nola egin?

Osagai guztiak nahastuko ditugu ore sendo baina malgu bat lortu arte. Zentimetro eta erdiko lodierako opilak egin eta behatz potoloarekin San Blas opilak duen forma berezia eman.
Labe bero-beroan sartu, alde bakoitzetik 7 minutuz edukiz. Bitartean, zuringoa ondo irabiatu ondo harrotu arte. Azukre xehatua eta Nesquik gehitu eta ondo nahastua dagoenean, opilaren gainean (hoztu baino lehen) zabaldu.



Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
Bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

PUBLIZITATEA