
Irudia handituOsagaiak
Kauserak egiteko
5 arrautza
60g gurin
Baso bat ur
180g irin
Koilarakada bat glas azukre
Gatza
Krema egiteko
Litro erdi bat esne
3 arrautza
150g azukre
Irin koilaratxokada bat
Gurin koilaratxokada bat
Limoi erdi baten azala
Banilla makil bat
Nola egin?
KAUSERAK EGITEKO
Jarri ura berotzen esnearekin, gurinarekin eta gatz apur batekin. Irakiten hasten denean, gehitu gurina eta irabiatu biziki, gelditu gabe, egosi arte. Sutatik kendu.
Orea epel dagoenean gehitu, apurka-apurka, banan-banan irabiatutako arrautzak. Behin hori egindakoan, utzi hoztu arte.
Labeko plaka bat gurinez igurtzi eta berotu 180ºC-tako tenperatura. Jarri tontorrak koilara edo pastelgintzako mahuka bat erabilita.
Laberatu eta utzi 15-20 minutuz.
Atera eta bete nahi duzun osagaiarekin eta amaitzeko, hautseztatu glas azukrearekin.
PASTEL-KREMA EGITEKO
Jarri egosten esnea, limoi erdiaren azalarekin eta banillarekin.
Bien bitartean, irabiatu arrautzak azukre eta irinarekin.
Esneak irakiten duenean, kendu limoia eta banilla. Esnea sutatik kendu eta arrautzak bota eta ongi nahastu.
Jarri su baxuan eta nahastu poliki-poliki loditu arte.
Hozten denean, bete kauserak.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: