
Irudia handituOsagaiak
600g gerezi
4 arrautza
200g azukre
Litro erdi esne
Koilarakada bat arto-irin
100g esnegain likido
Nola egin?
Urarekin garbitu gereziak eta txortenak eta hezurrak kendu. Ondoren, esnearekin batera birrindu. Iragazkitik pasa.Irabiatu gorringoak bakarrik, azukrerik gabe. Behin ongi irabiatutakoan, gehitu arto-irina eta gerezi purea.
Bota nahasketa osoa kazola batera eta berotu ur-bainuan. Jarraitu irabiatzen loditu arte.
Ondoren, sartu izozkailuan eta utzi barruan ordu eta erdiz.
Nahasketa izozkailutik atera aurretik, irabiatu zuringoak elur-puntuan.
Atera izozkia izozkailutik, irabiatu eta behin irabiatutakoan, nahastu esnegainarekin eta zuringo harrotuarekin.
Sartu berriz ere izozkailuan eta utzi barruan ordubetez.
Atera izozkia eta platerera atera aurretik eman azken ukitu bat irabiagailuan.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: