
Irudia handituOsagaiak
Zuritutako 200g almendra
3 baratxuri ale
100g ogi lehor
Litro eta erdi ur
2 koilarakada ozpin
Baso bat olio birjin
Gatza
Apaintzeko mahatsak
Nola egin?
Jarri beratzen ogia biguntzeko eta behin biguna dagoenean, azala kendu.
Behin hori egindakoan, bota irabiagailuaren ontzira mamia, almendrak, baratxuriak, ozpina eta gatz eta ur apur bat. Xehatu guztia zopa txuri bat lortu arte. Iragazkitik pasa eta harrotu apurka-apurka irabiagailura olioa botata.
Gehiegi loditu bada, ura gehitu.
Txupitoa laguntzeko, jarri bat edo bi mahats beltz zurituta.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: