eitb.com

On egin

Repsol gida

Albistea entzun

Etxebarri eta Zuberoa jatetxeek hirugarren eguzkia eskuratu dute

eitb.com - 2009/12/19 | Erredakzioa |
Iruzkina egin

2010eko Repsol gidak hiru eguzki eman dizkie Atxondoko eta Oiartzungo jatetxeei. Bi horiekin sei dira jada hiru eguzki dituzten euskal jatetxeak.


Urte berriko Repsol gida kalean da jada. Aipaturiko gidak hiru eguzki aitortu dizkie Atxondoko Etxebarri eta Oiartzungo Zuberoa jatetxeei, Espainiako Gastronomia Akademiak ematen duen kalifikazio gorena, hain zuzen ere.

Etxebarri eta Zuberoa jatetxeekin sei dira jada, Euskal Autonomia Erkidegoan hiru eguzki dituzten jatetxeak. Hala ere, oraindik ere Katalunia da hiru eguzkiko jatetxe gehien dituen erkidegoa zazpirekin.

Hiru eguzki dituzten gainerako euskal jatetxeak Pedro Subijanaren Akelarre, Arzak, Martin Berasategi eta Andoni Luis Adurizen Mugaritz dira. Halaber, beste hamar jatetxe bi eguzki dituzte eta beste 21ek eguzki bat.



Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
Bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

PUBLIZITATEA