eitb.com

On egin

Berreraikuntza

Albistea entzun

Mugaritz jatetxeko sukaldea forma hartzen ari da sutearen ondoren

2010/03/11 | Erredakzioa |
Iruzkina egin

Andoni Luis Adurizen jatetxea ekaina amaierarako irekitzea aurreikusten da, baina irekiera lanen baitan egongo da.


aduriz_mugaritzIrudia handitu

Andoni Luis Aduriz Mugaritz jatetxeko sukalde zaharrean. Argazkia: EITB

Iragan otsailaren 15ean Andoni Luis Aduriz sukaldari entzutetsuaren Mugaritz jatetxeko sukaldeak su hartu zuen. Goizaldeko ordu bietan piztu zen sua, antza denez, sukaldean bertan hasi zen zirkuitulabur baten eraginez. Suteak bi Michelin izar dituen Mugaritz jatetxeko sukaldea kaltetu zuen gehien bat. Irekiera ekaina amaierarako aurreikusten da, baina lanen erritmoak baldintzatuko du dena.

Hasierako ikararen ostean, Mugaritzeko lan-taldea jatetxe berriaren diseinuan pentsatzen hasi da. Halaber, izenburua ere jarri diote jatetxearen fase berri honi: "Berreraikuntza sustraietatik". Esaldi hori irakurri daiteke Mugaritz jatetxearen webgunera sartu bezain laster. Atsedenaldia aprobetxatu dute, baita ere, Mugaritzi eskainitako blog bat sortzeko. Bitakorak leiho bat izan nahi du banbalinen atzean gertatzen denaren berri izateko. Blogera sartzen den edonork bere ideiak eman ditzake sukalde berrirako.

Dagoeneko sukalde berriaren lehen zirriborro bat prest dago. Kafe eta kafe artean, aurreko sukaldearen eragozpenen gainean hausnartu zuten. Nagusiki bi ziren: lan egiteko espazio eza eta harraska eta jantokiaren arteko gertutasuna. Jangela eta ontziak garbitzeko tokia hain gertu izanik, baxera soinua entzuten zen jantokian. Laster pentsatu zuten balizko konponbide batean: ardoak gordetzeko tokia jartzea harraskaren tokian. Honela, baxeraren soinua jantokira heltzea eta sukaldearen sarrera hain zikina ez izatea eragozten da.

Su hartu zuen sukaldeak bazituen gauza onak ere: bero katea, adibidez. Hala, bero katea ahalbidetzen duen pieza guztiak mantentzea pentsatu dute. Ideia berrien artean dago sukalde argitsuago bat diseinatzea. Helburua lortzeko, hormak leihoengatik ordezkatuko dituzte.

Plaka japoniarrentzat
Mugaritzeko sukalde berriak japoniarrei eskainitako plaka bat izango du. Izan ere, sukaldari japoniarrek sutearen berri izan zutenean, berreraikuntzan laguntzeko dirua biltzen hasi ziren. Ez hori bakarrik, Setsuko Yuki sukaldariak milaka kilometro zeharkatu zituen bildutakoa zuzenean Adurizi emateko. Jasotako babes guztia nolabait eskertzeko zera dioen plaka bat jartzea pentsatzen ari dira: "Sukalde hau -ren laguntzari esker berreraiki da..."



Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
Bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

PUBLIZITATEA