eitb.com

On egin

Estreinaldia, maiatzak 7

Albistea entzun

Mugaritzek La Fura del Bausen antzezlan berrian parte hartu du

2010/03/15 | Erredakzioa |
Iruzkina egin

'Degustacio de Titus Andronicus' lana maiatzaren 7an estreinatuko da Tabakaleran eta bizpahiru urtez antzeztuko da mundu osoko antzokietan.


'Jai Giro': Aduriz, txakoli y Ojos de brujo (1)Irudia handitu

Andoni Luis Aduriz sukaldaria. Argazkia: EITB

La Fura del Baus antzerki konpainiak Degustacion de Titus Andronicus antzezlan berria estreinatuko du, maiatzaren 7an, Tabakaleran. Pep Gatell, antzezlanaren zuzendariak, gastronomia munduko elementuak eraman ditu taula gainera Mugaritz jatetxeko sukaldarien laguntzaz. Andoni Luis Aduriz eta Javier Bergara sukaldarien lanari esker, tragedia dastatzea lortu du antzerki konpainiak.

Antzezlana Shakespearen La lamentable tragedia de Tito Andronico tragedian oinarrituta dago. 1592 eta 1594 urteen artean idatzita dago eta izen bereko enperadorearen bizimoduaz dihardu. Bi sukaldarik sukaldean egiten duen lanetik dramarekin jolas egiten dute. Eszena bakoitzerako giro gastronomiko bat sortzen dute, usain eta gustu bat egoera animiko bakoitzerako.

Degustacio de Titus Andronicus antzezlanaren aurkezpena Gipuzkoako hiriburuan egingo da eta bizpahiru urtez egongo da taula gainean.



Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
Bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

PUBLIZITATEA