
Irudia handituBasque Culinary Center. Argazkia: EFE
Eusko Jaurlaritzak euskal gastronomia eta euskal produktuak sustatuko ditu Shangaiko Nazioarteko Erakusketan Basque Culinary Center (BCC) fundazioaren bitartez. Honela, BCCk 106.554 euro jasoko ditu helburu horretara bideratzeko.
Atzo bertan Eusko Jaurlaritzak onartu zuen diru partidak Basque Culinary Center fundazioak Euskal Herriaren Astearen baitan egingo dituen ekintzak finantzatzeko balioko du. Irailaren 27tik urriaren 3ra bitartean egingo da, hain zuzen ere, Euskal Herriaren Astea.
7 egunez nazioarteko sukaldari entzutetsuek kalitatezko euskal produktuekin egindako menuak diseinatu eta aurkeztuko dituzte. Aipaturiko kalitatezko produktuak Txinara esportatzen dira eta Shangaiko merkatuetan eros daitezke.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: