
Andoni Luis Aduriz, Juan Mari Arzak, Eneko Atxa, Martin Berasategui eta Pedro Subijana sukaldariak Shangaiko Nazioarteko Erakusketara joango dira datorren asteanBasque Culinary Center proiektua ezagutzera emateko Asiako gizartean. Miramongo Parke Teknologikoan kokaturiko gunean Zientzia Gastronomikoen Fakultatea eta Ikerketa eta Berrikuntza Zentroa uztartuko dira. Halaber, Donostiakoa izango da munduan egindako gastronomiaren gaineko lehen Ikerketa eta Berrikuntza Zentroa.
Euskal Astea Shangaiko Nazioarteko Erakusketan aurkezteko, Eusko Jaurlaritzak egingo duen bidaiaren baitan kokatuta dago sukaldarien bisita ere. Patxi Lopez lehendakariak ere Txinara bidaiatuko du. Aurkezpen ekitaldia irailaren 27an izango da Eusko Jaurlaritzaren saltokian. Halaber, ekitaldian izango dira Joxe Mari Aizega Basque Culinary Center proiektuko zuzendaria eta euskal gizarteko beste hainbat ordezkari ere.
Urtebete baino gutxiago falta da Zientzia Gastronomikoen Fakultatea martxan jartzeko. Izan ere, 2011ko irailera arte ez da hasiko sukaldaritzako unibertsitate tituluaren lehen promozioa. Hala ere, ikasturte honetan bertan Basque Culinary Center gunean 26 ikastaro eta master bat eskainiko dira.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: