eitb.com

On egin

Urteurrena

Albistea entzun

Martin Berasateguiren Shanghaiko jatetxeak urtebete egin du

2010/09/28 | Erredakzioa |
Iruzkina egin

Sukaldari donostiarra Txinara joan da lehen urteurrena ospatzeko eta gainera jatetxeak menu berezia prestatu du gaurko.


Subijana, Joy Li (socio del restaurante Martin) y Martin Berasategi. BerasategiIrudia handitu

Pedro Subijana, Joy Li (jatetxeko bazkidea) eta Martin Berasategi. Argazkia: Martin Berasategi

2009ko irailaren 28an ireki zituen ateak Txinako Restaurant Martin jatetxeak. Denbora horretan Martin Berasateguiren jatetxea erreferente bihurtu da Shanghai hirian. Donostiarrak Lasarte-Oriako Martin Berasategui jatetxean eskaintzen dituen plater esanguratsuenak jartzen ditu bezeroen eskura jatetxe txinatarrean, Txinako produktuetara egokituta. Frantzian jaio, Italian hazi eta Lasarten sukaldari euskaldunaren ikasle izan den Maxime Fanton sukaldaria da Txinako jatetxearen arduradun nagusia.

Sukaldari donostiarra Txinan da egunotan lehen urteurreneko ospakizunetan parte hartzeko eta zuzenean lan-taldeari bere esker ona adierazieta jatetxeak Shanghaiko panorama gastronomikoan izan duen onarpena eskertzeko. Ospakizunen harira, Restaurant Martin jatetxeko taldeak menu berezia prestatu du gaurko.

Euskal sukaldariak Shanghain dira egunotan Nazioarteko Erakusketaren baitan egiten ari den Euskal Astean parte hartzeko. Juan Mari Arzak, Pedro Subijana, Andoni Luis Aduriz eta Eneko Atxasukaldariek Restaurant Martin jatetxean otordua egiteko aprobetxatu dute. Aipaturiko sukaldari taldeak euskal gastronomia sustatuko du Txinan aste honetan.



Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
Bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

PUBLIZITATEA