SAIOAK

-X-Pintxoak-X-

Pintxoak, miniaturazko artelan ikusgarriak, gure gastronomiako eskaintza erakargarrienetako bat dira. Pintxorik tradizionaletatik hasita lanik berritzaileenetara, mokaduok taberna eta jatetxe askotako barrak apaintzen dituzte han-hemenka. Atal honetan, gure sukaldaritzako altxor hauetaz gozatzeko aukera duzu.

Txipiroiak maila gorenean

2008/12/12

iruzkinak: 0

  • Izen-abizenak
  • Udalerria

Iruzkina

HISTORIKOA: Pintxoak

Saioen historikoak: 1-5 / 11
Txipiroiak maila gorenean

Txipiroiak maila gorenean

Cantabrico taberna Ondarroan dago, portuaren ondo-ondoan, eta punta-puntako tokia da, zinez, pintxo eskaintza zabal eta atsegina baitu. Gaur aurkezten dizuegun pintxo honi esker, Pantxo Bedialauneta sukaldariak Urrezko Arzak saria eskuratu zuen 2007an.

2008/12/12 | iruzkinak: 0

Tripakiak eta muturrak

Tripakiak eta muturrak

Donostiako Iturrioz jatetxean pintxo klasiko baten moldaketa berritzailea proposatzen digute. Jaki klasikoetatik abiatuz berritasunera jotzen du taberna honetako barrako eskaintza ugariak.

2008/11/26 | iruzkinak: 0

Txitxarro, ardi gazta eta menda, gerezi txigortuan

Txitxarro, ardi gazta eta menda, gerezi txigortuan

A Fuego Negro Donostiako Alde Zaharreko jatetxea ezinbesteko erreferentzia da dagoeneko, gure gastronomiaren alderik berritzaileenaren bila dabiltzanentzat. Pintxo hau bertako eskaintza oparoaren erakusle dugu.

2008/10/22 | iruzkinak: 0

Bokarta eta genovar pisto lasagna kurruskaria

Bokarta eta genovar pisto lasagna kurruskaria

Noventa y Siete Gasteizko tabernak lehen mailako pintxoa aurkeztu digu: bokarta eta genovar pisto lasagna kurruskaria. Izan ere, Arabako hiriburuko pintxo txapelketaren hirugarren saria eskuratu du aurten, jaki gozo hori aurkeztuta.

2008/10/06 | iruzkinak: 0

Onddo eta tartufo kaputxinoa

Onddo eta tartufo kaputxinoa

Udazkena iritsi da, eta, horrekin batera, perretxikoak batzeko garaia. La Malquerida Gasteizko tabernak garai honetan dastatzeko moduko pintxoa aurkeztu digu: Onddo eta tartufo kaputxinoa.

2008/09/25 | iruzkinak: 0