
Koadroa osorik
2008/12/07
Joxek ez ditu bere aitak emandako azalpenak onartuko eta alde egingo du. Mundu guztia bere bila hasiko da baina ez da inondik inora agertuko. Vasco oso kezkatuta Teresaren bisita jasoko du. Honek barkamena eskatuko dio gezurretan aritu izanagatik, baina desagertuta dagoen Nekaneren gain botako ditu gertatutako guztiaren ardura. Haun etzutean Nekane eta Jox elkarrekin ote daudenaren susmoa piztuko zaie. Bitartean Nekane Joxen konfiantza bereganatzen saiatzen ari da. Bien artean Vascoren kontrako mendekua hartzeko erabakia duela esango dio. Joxek onartu egingo du. Baina zein da plana?
Hua guztia gertatu den bitartean, bilera bat dago antolatuta ESNE eta Gerrikoren artean sagardotegian. Bertan akordio posiblearen nondik norakoak zehaztu eta iragarkia ikustea da plana. Horretarako Mikel Gerrikotik pasatu da eta DVDa jasoko du. Baina Iratik Iņigoren kontrako mendekua martxan jartzea erabaki du, eta Irati eta Iņigo larrua jotzen ari direneko DVDa emango dio iragarkiaren ordez.
Baina sagardotegian arazoa beste bat da, ESNEk argi dauka tratua Julen jokatzen badu bakarrik beteko duela, eta hori oraindik ez omen dago oso argi.
Iņigok hitzordua zuen Gartziarekin eta ordainketa egin ondoren dokumentuak ezkutatuko dituela dirudi, eta Ainhoarekin telefonoz ari dela, tiro hotsa entzungo da. Edo hori usteko du Ainhoak. Mundu guztiak beste edozein hots izan zitekeela esanez lasaitzen saiatuko bait da. Azken partidaren ordua iristi da.
(2008/12/07 eguneko kapituluaren laburpena; denboraldiko azkena)