
Don Bluthek zuzendu, eta David Kirschnerrek sortu du animazio-film luze hau. Protagonista Fevel dugu, sagutxo ausart bat. Fevelek bere familiaren bila joan behar du, eta bidean abentura itzelak biziko ditu. Errusiatik itsasontziz abiatuko da bere ametsetako herrialdera, Amerikara, eta ekaitz gogor batengatik, itsasoan galduta ibiliko da. New Yorkera iritsitakoan, hiri berri eta arrotz horren arriskuei eta gauza miragarriei egin beharko die aurre.