eitb
Inprimatu Saskia ikusiSaskia ikusi
Umeentzat
 
OILASKO IHESA (CHICKEN RUN)
OILASKO IHESA (CHICKEN RUN)
OILASKO IHESA (CHICKEN RUN)Yorkshire, 1950. Ginger, Bunty, Babs eta Flower lau oilo dira, bortxazko lanak egitera behartuak oilategi batean. Egunero-egunero Tweedy andreak agindutako arrautza-kopurua egin behar dute, edo, osterantzean, lepoa moztuko diete. Gingerrek eta bere lagunek oilategitik ihes egitea erabaki dute, eta horretarako eskura daukaten guztia erabiliko dute. Oilategitik ihes egin beharra are garbiago ikusiko dute oilategira oilasko-eskalopeak egiteko makina zoritxarreko bat ekartzen dutenean. Halako batean, zerutik jausita bezala, Rocky heldu da, oilar estatu batuar jator-jatorra, eta Gingerri iheserako plan ezin hobea iradokiko dio: hegaz irtetea oilategitik. Nick eta Fetcher arratoien laguntzarekin, oiloek, adore handia erakutsita, erlojuz kontrako lasterketa bati ekingo diote, euren izterrak eta paparrak salbatzeko.
DVDa:
12,95 ?Saskira gehitu - OILASKO IHESA (CHICKEN RUN) 12,95  ?Erosi
EUSKARA