eitb.com : Albisteak - Mundua
Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen ordezkariak, Navi Pillayk, Siriako indarkeria olde bortitza salatu du, Homs hiriaren kontrako etengabeko erasoak aipatu ditu eta Bachar al Asaden Gobernua herritar zibilen kontra artilleria astuna erabiltzen ari dela ohartarazi du.
Pillayk herrialdeek Siriarekin dituzten harreman politikoak berehala hausteko beharra azpimarratu du, Europar Batasunak, Persiako Golkoak eta AEBek egin bezala.
Halaber, siriarrak babesteko ekintza eraginkorrak bideratzeko eskatu du. NBEko Segurtasun Kontseiluak Siriako erregimenaren kontrako zigorrak adostu eta gaitzesteko porrotak "Gobernuak disidentzia zapaltzeko helburuarekin herriaren kontra hasitako sarraskia indartu " duela dirudiela azaldu du ohar batean.
Segurtasun Kontseiluak hiru bider heldu dio Siriako egoerari, baina Errusiaren eta Txinaren oposizioa dela eta, ezin izan dute neurri zehatzik adostu.
Pillayk gizateriaren aurkako krimenak egiten ari direla salatu du.
Dozenaka hildako Homsen
Gutxienez 67 pertsona hil dira azken orduetan Homs hirian Siriako Armadaren erasoen ondorioz.
Militarrek suziriekin eta jaurtigaiekin eraso diete herritarrei. Hainbat aktibistak jakinarazi dutenez, oposizioaren gehiengoa bizi den guneei eraso diete.
Biktimen artean hiru familia daude, Bachar al Asaden aldeko milizianoek hil dituzte euren etxeetan.
Azken egunetan 150 bat pertsona hil dira Homsen Siriako Gobernuaren aldeko indarren bonbardaketen ondorioz.
Argentinak Erresuma Batua salatuko du Nazio Batuen Erakundearen aurrean Malvina uharteen "militarizazioa" dela eta. Cristina Fernandez Argentinako presidenteak eman du erabakiaren berri eta diktadura militarrak (1976-1983) Malvinetako gerran jokatu zuen paperaren inguruko txosten sekretu bat azaleratuko duela iragarri du.
Fernandezek azaldu duenez, Erresuma Batuak MS Dauntless bat eraman du Malvinetara, Itsas Armadaren ontzi modernoena, eta horrek "Hego Atlantikoaren militarizazioaz gain, arrisku larria suposatzen du nazioarteko segurtasunarentzat".
Hori dela eta, Hector Timerman Argentinako kantzilerrak protesta formala aurkeztuko du Nazio Batuen Erakundearen Segurtasun Kontseiluan.
"David Cameron lehen ministroari bakeari aukera bat emateko eta gerra baztertzeko" eskatu dio Fernandezek, Argentinako irrati eta telebista publikoan emandako hitzaldi batean.
Guillermo Ingalaterrako printzea Malvinetara joatea ere kritikatu du, izan ere, ikasketa militarrak egingo ditu 1833tik Erresuma Batuaren esku dauden irletan.
Sirian gaur egun bizi duten egoera duela hilabete batzuk Libian izan zutenaren antzekoa da gauza batzuetan. Mendebaldeko gobernuak eta gobernu arabiarrak Gadafi boteretik kentzeko eskatzeko elkartu ziren. Antzekoa gertatzen ari da orain El Assad-ekin. Errusiak eta Txinak bat egin zuten Gadafiren alde; gauza bera egiten ari dira orain Assad-ekin.
Libiako oposizioak Trantsiziorako Kontseilu Nazionala sortu zuen eta denbora gutxian nazioarteak onartu egin zuen. Hemen badago desberdintasun bat: Siriako Kontseilu Nazionala deiturikoa osatu da, baina oposizio guztia ez dago barruan, eta horregatik, oraindik ez dauka nazioartearen onarpena.
Bengasin matxinatutako libiarrek milizia armatu bat sortu zuten berehala, lurraldearen zati bat okupatu zuten eta laster hasi ziren kanpoko laguntza jasotzen. Siriako Armada Askea sortu da Sirian, baina oraindik ez du askatutako lurralderik eta ez da ari jasotzen armarik kanpotik.
Libiako eta Siriako egoeren arteko desberdintasun nagusia zera da: Libian NATO-ren esku-hartze militarra egon zen, Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren ebazpen baten babesarekin. Sirian ez da horrelakorik gertatuko. Ez da horrelako ebazpenik onartuko, Errusiak eta Txinak eragotzi egingo baitute, eta batez ere, iñork ez daukalako gogorik hain konplexua den abentura militar batean sartzeko.
Asteazkenera arte atzeratu du Greziako Gobernuak 'Troika'k eskatzen dizkion murrizketa neurrien inguruko erabakiaren onarpena, Lucas Papadimos lehen ministroaren gertuko iturriek jakitera eman dutenez.
Astearte honetan, gauean, Papadimos bera Nazioarteko Diru Funtseko, Europako Banku Zentraleko eta Europako Batzordeko kideekin elkartzekoa da, neurri horien azken xehetasunak zehazteko. Gastu publikoa eta soldata minimoaren jaitsiera dira oraindik Gobernuak eta 'Troika'k adostu ez dituzten gaietako batzuk.
Atzerapen berri bat baino ez da hau, azken egunotan izan direnen ondoren.  Edonola ere, asteartea, egun nahasia izan da Grezian, urteko lehen greba orokorra deituta baitzegoen gaurko. Herrialdearen porrota ekidingo lukeen diru-laguntza jaso ahal izateko, 'Troika'k exijitzen duen soldaten, pentsioen eta gastu sozialaren murrizketen kontrako greba egin dute greziarrek, sindikatu nagusiek deituta. Antolatzaileen datuen arabera, sektore pribatuko langileen % 80ak egin du greba, eta sektore pribatuan, aldiz, % 90eko izan omen da jarraipena.
Porrota, gertu
Troikak berak ohartarazi duenez, neurriok onartzen ez badira, Greziak ez du jasoko 130.000 milioi euroko mailegu berria, eta, diru-laguntzari hori gabe, martxoaren 20an iritsiko litzatekeen porrotera joko luke herrialdeak.
Gobernuko kideen bilera ere atzeratu egingo da
Astelehenean egitekoak ziren Greziako Gobernuko kideek bilera, baina, azken egunetako atzerapenen ondoren, bilera horrek ere itxaron egin beharko du. Zehazki, asteazken goizean aurreikusi duten Greziaren azken erabakia hartzeko ardura duten agintarien bilera.
Golkoko Kontseiluko herrialdeek Sirian dituzten enbaxadoreak kentzea erabaki dute, Damaskok Arabiar Ligak proposatutakoari uko egin ostean indarkeria areagotu den honetan krisiari irtenbide bat bilatzeko.
Kontseilua Saudi Arabiak, Qatarrek, Omanek, Kuwaitek, Bareinek eta Arabiar Emirerri Batuek osatzen dute.
Krisia konpontzeko "itxaropenik" ez dagoela adierazi dute ohar baten bitartez. Arabiar Ligaren ministro kontseiluari datorren igandean Siriako erregimenaren aurka "neurri zorrotzak" hartzeko eskatu diote.
Iragarpenak Europako beste herrialde batzuek hartutako erabakiarekin bat egiten du, izan ere, Espainiak, Frantziak eta Italiak kontsultara deitu dituzte bere enbaxadoreak.
Mohamed Nashid Maldivetako presidenteak dimisioa eman du Poliziak Estatu kolpea eman ostean.
Matxinatuek Maleko (Maldivetako hiriburua) telebista publikoaren egoitza hartu dutela aitortu ondoren eman du prentsaurrekoa Nashidek dimisioaren berri emateko.
Horren aurretik, Gobernuak agiria kaleratu du herritarrei "lasaitasunerako" deia egiteko eta hiriburuan "bakea eta egonkortasuna bermatzeko" ahal dutena egiten ari direla azpimarratzeko.
Mohamed Hussein Sharif oposizioko Alderdi Progresistako bozeramaileak azaldu duenez, Mohamed Wahid presidenteordeak hartu du orain agintea.
Oso nahasita dago herrialdearen egoera Maleko kaleetan izaten ari diren protesten gorakadaren ondorioz. Manifestazioak duela hiru aste hasi ziren, Gobernuak eskatuta epaile bat atxilotu eta gero.
Nashid 2008ko urrian aukeratu zuten presidente, alderdi anitzeko lehenengo hauteskundeetan, Maumun Abdul Gayumen 30 urteko Gobernu autokratikoa amaituta.
Konstituzioaren erreforma batek ireki zien bidea hauteskundeei eta botere banaketa ezarri zuen turismotik bizi den herrialdean.
Batzuetan lagunek etsaiak dirudite. Greziaren ustezko lagunak baldintza oso zorrotzak jartzen ari zaizkio, diru-laguntzak ematen segitzea nahi badute. Merkel Alemaniako kantzilerrak eta Sarkozy presidente frantsesak aditzera eman dutenez, greziarrek euren egoera kudeatzen ez dakitenez, atzerriko kudeatzaile bat jarri behar zaie.
Funtzionario kopurua jaisteko eta gutxieneko soldata gutxitzeko eskatzen diote Greziari, Nazioarteko Diru Funtsak, Europar Batzordeak eta Europako Banku Zentralak. Grezian funtzionario kopurua handia da, hori hala da; eta euren gutxieneko soldata, 800 eurotik gorakoa, Espainiakoa baino handiagoa da, esate baterako.
Baina greziarrek ez dute murrizketa gehiago nahi, eta gainera, minduta daude bere bazkideak egiten ari zaizkion eskaerengatik.
Gaur berriro greba orokor eguna dute. Greziaren ordainketa etenaren eta Eurogunetik kanpo geratuko den mamua berriro agertu da.
Siriako Armada Homs hiria bonbardatzen hasi da berriro, hiri hori da hain zuzen, oposizioaren gotorleku nagusia. Atzo, esaterako, 60 pertsona hil ziren Armadaren eraso bortitzetan, oposizioko kideek jakinarazi dutenez.
Siriako Iraultzaren Batzorde Nagusiak azaldu duenez, Armada artilleriarekin Bab Amor auzoa erasotzen ari da, atzoko bonbardaketan gehien astindu zuten gunea, alegia.
Taldeak esan duenez goizean goizetik 500 jaurtigai bota dituzte auzoko hain bat etxeren, mezkiten eta herritarrak protesta egin ohi duten guneen kontra.
Al Maidani ospitalea, inguru horretan dagoen bakarra ere bonbardatu dute.
Horrez gain, ez dago zaurituak hartatzeko materialik ezta botikarik ere, eta elikagaiak dagoeneko gutxitzen hasi dira.
Kalera ateratzea ezinezko dela esan dute batzordeko kideek, teilatuetan frankotiratzaileak daudelako.
Atzo 60 pertsona baino gehiago hil ziren Homsen, horietatik 30 ezkutuan lurperatu ahal izan zituzten bertako bizilagunek.
Joan den ostiralean ere, Bachar al Asaden indarrek sarraskia egin zuten Homsen, oposizioko iturrien arabera 147 eta 260 hildako artean izan ziren. 2011ko martxoan haistako iraultzan jazotako sarraskirik larriena izan zen.
Errusiako Kanpo Harremanetarako ministroa Damaskon
Serguei Lavrov Errusiako Kanpo Harremanetarako ministroa Damaskora joan da, bertan, Bachar al Asad presidentearekin biltzeko. Bisita, hain zuzen, Errusiak eta Txinak Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak Arabiar Ligaren transizio plana gauzatzeko ebazpenari jarritako betoaren ondoren gauzatuko da.
Bideo orri honetan Al Asadek boterea presidenteordeari uztea jasotzen da eta Batasun Nazionaleko Gobernua osatzeko.
5.000 hildako
Erregimenaren kontrako iraultza hasi zenetik 5.000 pertsona baino gehiago hil dira Bachar al Asaden indarren errepresioa dela eta, Nazio Batuen arabera. Oposizioak, berriz, hildakoak 7.000 inguru direla dio.
Ian Paisley  Ipar Irlandako lehen ministro ohia gaixorik da. Bihotzeko larria izan du.
Eileen Cassells Paisleyren emazteak agiri batean errespetua eskatu du berarentzat "une zail hauetan".
85 urte  ditu  Pasleik . Orain hilabete utzi  zituen elizako lanak , bere biografia idazten hasteko, hain zuzen ere.
40 urtez Ulsterko Alderdi Unionista Demokratikoaren (DUP) burua izan da. Paisleyk 2008an utzi zion Ipar Irlandako ministro nagusia izateari.
Hala ere, politikarekin harremanetan jarraitu du Londreseko Parlamentuan, diputatu gisa. 2010ean utzi zuen kargua maiatzeko hauteskundeen ostean.
Greziako sindikatuek 24 orduko greba orokorra deitu dute biharko, nazioarteko laguntza gehiago lortzeko batasun nazionaleko gobernua prestatzen ari den neurrien aurka protesta egiteko.
11.00etan manifestazio handi bat hasi da Sintagma plazan, GSEE (sektore pribatua) eta ADEDY (sektore publikoa) sindikatuek esan dutenez.
Yannis Panagópulos GSEEko presidenteak esan du "troikarekin" elkarrizketak (Nazioarteko Diru Funtsa, Europako Banku Zentrala eta Europako Batzordea) ez direla negoziazioa "iragarritako heriotzaren kronika" baizik.
"Troikak" agintzen dituen doitze neurrien inguruan, Gobernua osatzen duten hiru alderdien behin betiko erantzuna espero da gaur. Neurri horien artean, soldatak gutxitzea eta osasun gastua eta militarra murriztea aurreikusten da.