eitb.com : 
eitb.com : 
    <language>eu</language>
      <description><![CDATA[Hasiera batean, zurrumurruek aktorea gaixo zegoela esan zuten, baina Culkinen ordezkariak "osasuntsu" dagoela adierazteko komunikatua bidali du.
Macauly Culkin oso argal agertzen den argazki batzuk argitaratu dituzte eta 31 urteko aktorea Interneteko eta, batez ere, sare sozialetako protagonista bilakatu da. 
ET Online aldizkariak argitaratu ditu argazki horiek eta Culkinen itxura eztabaidagai bilakatu da. Irudiak New Yorken egin zituzten, aktorea pasio bat ematen ari zenean. "Culkin oso argal zegoen eta osasun arazoak zituela zirudien", adierazi dute webgunean.
      <description><![CDATA[Gizona ezkonduta zegoen eta seme-alaba bat zuen. Enplegurik gabe gelditu zen, baina Udalaren arabera, ez zuen Gizarte Zerbitzuen laguntzarik eskatu.60 urteko gizon batek bere buruari su eman dio Ribarrojan (Valentzian), enplegurik gabe gelditu ostean, udal iturriek Europa Press albiste agentziari jakinarazi diotenez.
Gertaera ostegun goizean izan zen, garaje batean. Gizona garajera joan zen, gasolinaz busti eta bere buruari su eman zion.
Gizona ezkonduta zegoen eta seme-alaba bat zuen. Enplegurik gabe gelditu zen, baina Udalaren arabera, ez zuen Gizarte Zerbitzuen laguntzarik eskatu.
      <description><![CDATA[Alfa2makroglobulina da eta beste entzima batzuk mozten dituzten proteinentzako tranpa bihur liteke.
Informazio gehiago, aurki.
      <description><![CDATA[Iñigo Perezek Ander Herrera ordezkatuko du hamaikakoan. Izan ere, Herrerak partida bateko zigorra bete beharko du dagoeneko bost txartel hori pilatu dituelako. Perez nobedade bakarra izango da.Etxetik kanpo bolada onarekin jarraitu nahi du Athleticek Betisen aurka. Izan ere, zuri-gorriek ez dute etxetik kanpo porrotik jaso bosgarren jardunaldiaz geroztik. Orduan Malagaren kontra 1-0 galdu zuten Bielsaren mutilek.
Azken sei partidetako ibilbidea alde dute 'lehoiek', izan ere, hiru garaipen eta hiru berdinketa lortu dituzte. Azken berdinketa etxean lortu zuten 3-3 Espanyolen aurkako norgehiagokan.
Europako postua defendatu nahi du Athleticek. Zuri-gorriak sailkapeneko seigarren postuan dira. Kopako finalera sailkatu ostean Betisi bisita egingo dio Bilboko taldeak. Errege Kopa maiatzera arte baztertu beharko dute jokalariek.
Moskura bidaiatu baino lehen Sevillan garaipena lortzea garrantzitsua izan daiteke, taldeari konfiantza eman diezaiokeelako. Athleticek Lokomotiv bisitatu behar du datorren ostegunean, Errusian.
Iñigo Perezek Ander Herrera ordezkatuko du hamaikakoan. Izan ere, Herrerak partida bateko zigorra bete beharko du, dagoeneko bost txartel hori pilatu dituelako. Perez nobedade bakarra izango da hamaikakoan.
Ustezko hamaikakoak:
Betis: Fabricio; Nelson, Paulao, Dorado, Nacho; Iriney, Beñat, Salva Sevilla; Ruben Castro, Jorge Molina edo Santa Cruz; eta Jonathan Pereira.
Athletic: Iraizoz; Iraola, Javi Martinez, Amorebieta, Aurtenetxe; Iturraspe; Susaeta, Herrera, Iñigo Perez, Muniain; eta Llorente.
Epailea: Jose Antonio Teixeira (Kantabriako Batzordea).
Estadioa: Benito Villamarin.
Ordua: 22:00etan
      <description><![CDATA[Margolariaren hainbat garaitako lanak ikusi daitezke, bai erretratuak, bai berak hainbeste maite zituen Bidasoa aldeko paisaiak.
Menchu Gal Irungo artistaren obra inoiz baino biziago dago. Argi ikus zitekeen atzo, Valentzian inauguratu zen erakusketa berezian. 
Arte modernoaren Valentziako Institutuan dago eta margolariaren hainbat garaitako lanak ikusi daitezke, bai erretratuak, bai berak hainbeste maite zituen Bidasoa aldeko paisaiak. 
Inaugurazioak jende andana erakarri zuen eta bilduma bi hilabetez egongo da ikusgai. 
      <description><![CDATA[Martin Garitanok salatu duenez, "administrazio kontseiluko kideen kopurua 20tik 15era jaistearen helburua Bildu ahultzea eta PP sendotzea izan da".
Gipuzkoako Diputazioak auzitara eramango du Kutxabanken administrazio kontseiluaren osaketa, Arabaren mesedetan Gipuzkoa kaltetzen duela uste duelako eta erabaki hori hartzea Kutxaren esku egon behar ez zela argudiatuta. 
Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak egin du iragarpena eta, bere esanetan, "administrazio kontseiluko kideen kopurua 20tik 15era jaisteko erabakiaren atzea Bildu ahultzea eta PP sendotzea dago". 
"Bilduren aurka jotzeagatik Gipuzkoari egin diote kalte", erantsi du. 2011ko abenduaren 29an, Kutxak onartutako estatu berrien ondorioz Gipuzkoa 6 kontseilari izatetik 4 izatera igaro zen eta bere indarra % 30etik % 26,6ra pasatu zen, ezberdintasun hori Arabaren mesedetarako izan zelarik.    
Garitanok esan du "oinarri juridikoak" egon badaudela erabaki horren aurka auzitara jotzeko, kutxen tartekatzerako kontratuak kontseiluaren antolaketa zein izan behar den zehazten duelako eta, aldatu nahi izatekotan, banaketa berria nola egin asanbladak erabaki behar duela, eta ez Kutxaren administrazioak, azpimarratzen duelako.   
"EAJk eta PPk euren onurarako adostu zuten zuzendaritza berriko kontseilarien banaketa, eta hori onartezina eta injustua da", kritikatu du. 
Horrenbestez, auzitara joko dutela iragarri du, oraindik helegitea ze instantziatan eta noiz aurkeztuko duten argitu ez badu ere. 
      <description><![CDATA[Energia gutxiago gastatzen duen fresadora berritzailea egiteko sistema sortu du.
Energia gutxiago gastatzen duen fresadora berritzailea egiteko sistema sortu du Joseba Zulaikak eta horren berri emango du astelehen arratsaldean 'Mezularia'n.
Ekomezulariaren tartean Bilboko San Inazion egin duten kiroldegiko sistema ezagutuko dute eta 52 urteren ondoren jubilatu berri den Julian Gezalaga bizarginarekin ere bi hitz egiteko asmoa badute. Seietan, familia tertulia zabalduko dute Pili, Maribi eta Xabirekin.
      <category>Irratia</category>
      <description><![CDATA[Iban Garaterekin ere hitzordua dute 12etarako.
Erramun Osarekin hitz egingo dute astelehenean, goizeko 10etan, 'Faktoria' saioan. Gaur egun Euskaltzaindiako idazkari ordea da Osa, baina euskalgintzaren munduan ibilbide luzea egin du. Eta 12etan , Iban Garaterekin solastatuko dira, 'Ai Ama!' ETB-1eko saio berria estreinatzen den egunean.
      <category>Irratia</category>
      <description><![CDATA[Irratia entzuteko ohiturak nola aldatu diren aztertuko dute.
Otsailaren 12a Uneskok  irratiaren eguna izendatua dauka iaztik. Hori dela eta, 'Amaraun'ean irratia entzuteko ohiturak nola aldatu diren galdetuko dute.
Maite Goñi, Mikel Iturri eta Gorka Juliorekin sarean sartuta azken berriak aipatuko dituzte. Ana Goitiarekin arroparen armarioan gutxien-gutxienez zer eduki behar den jasoko dute eta saioa bukatzerako, aurtengo Grammy sairetarako hautagai nagusiak zeintzu diren aipatuko dute. 10:30etik ordu batera bitartean egongo da entzungai 'Amarauna' saioa Euskadi Irratian, Arantxa Arzak gidatuta.
      <category>Irratia</category>
      <description><![CDATA[Joseba Tutor coachingak azalduko du, besteak beste, konbentzintzea ez dela besteak menderatzea, besteekin batzea baizik.
Joseba Tutor coachingaren tartea zabalduko dute larunbateko 'Amarauna' saioan, konbentzitzeko gaitasunaz hitz egiteko. Besteekin batzea dela azalduko du, ez besteak menderatzea. Hori baino lehen, goizeko hamarretan, lan erreforma berriaren hari nagusiak aztertuko dituzte Joseba Barandiaran ekonomilariarekin. 
Musikaren ahalmenaz ere hitz egingo dute musikoterapeuta birekin: Maria Rodriguez eta Aintzane Aranarekin. Unesco etxeak bakearen aldeko bideoekin egin duen lehiaketaren irabazlea ere 'Amaraun'ean izango da. Minutu batean bakearen aldeko bideoa. 
Eta Mikel Garaizabal Enologoarekin bi gai landuko dituzte: pontxea eta briketan saltzen den goi mailako ardoa. 
      <category>Irratia</category>