eitb.com :
Moody's agentziak Espainiaren eta Europako beste bost herrialderen kalifikazioak jaitsi ditu. Gainera, Frantziari, Austriari eta Erresuma Batuari aurreiskuspen negatiboa eman die. Beraz, guztira, bederatzi herrialdek egin dute behera.
Agentzia berak iragarri duenez, ''Eurogunearen krisiak eragiten dituen finantza arriskuen ondorio dira nota hauek''.
Horrela, Espainiaren kalifikazioa "A1"tik "A3"ra jaitsi dute. Portugalena, berriz, "Ba2"tik "Ba3"ra egin du behera (biak zabor bonoaren mailan).
Sportingek bere webgunean jakinarazi du Javier Clemente izango dela talde asturiarraren entrenatzaile berria denboraldi bukaerara arte, hau da, ekainaren 30era arte.
Barakaldoko entrenatzaileak Iñaki Tejada ordezkatuko du karguan. Tejadak bi jardunaldi eman ditu Sporting zuzentzen. Iñaki Tejada izan zen Manuel Preciado karguan ordezkatu zuena.
Fitxa teknikoa:
2.- Reala: Bravo; Carlos Martinez, Iñigo Martinez, Mikel Gonzalez, Cadamuro; Pardo (Demidov, min. 76), Aranburu, Markel, Carlos Vela (Llorente, min. 89), Xabi Prieto; Agirretxe (Griezmann, min. 73).
0.- Sevilla: Palop; Cala, Fernando Navarro, Fazio, Coke; Trochowski, Campaña (Rakitic, min. 71), Manu del Moral (Kanouté, min. 71), Navas, Reyes (Luna, min. 79); Negredo.
Golak: 1-0, min. 65: Carlos Vela. 2-0, min. 68. Pardo.
Epailea: Iglesias Villanueva.
Realak garaipen garrantzitsua lortu du Anoetan Sevillari 2-0 irabazita. Hiru puntu hauekin talde txuri-urdinak lau puntuz azpitik laga ditu jaitsiera postuak, lau puntura ditu Europa Leagueko postuak eta bost puntura dago Txapeldunen Ligarako sailkapena ematen duen laugarren postua.
Michelek debuta egin zuen Anoetan Sevillako entrenatzaile bezala eta hamaikakoan ezusteko handi bat eman zuen. Javi Varas atezaina aulkian utzi eta Andres Palop sartu zuen hasierako hamaikakoan. Montanierrek, ordea, Pardori eman zion hasierako hamaikakoan egoteko aukera eta aulkian utzi zuen Griezmann.
Lehen zatia oso taktikoa eta gol aukera gutxikoa izan zen. Joko kaskarra eta arriskua sortzeko zailtasunak izan zituzten bi taldeek. Norgehiagokako lehen gol aukera 12. minutuan etorri zen eta Realak sortu zuen. Pardok pase bikaina eman zion Velari eta aurrelari txuri-urdinaren errematea langara joan zen. Sevillaren erantzuna ez zen 32. minutura arte etorri. Negredok buruz langara bidali zuen baloia. Lehen zatia amaitu orduko Realak beste gol aukera on bat izan zuen. Carlos Martinezek hegaletik erdiraketa bikaina jarri zuen, Vela baloia errematatzera iritsi zen, baina Palopek gelditu bikaina eginda txuri-urdinen gola eragotzi zuen. Golik gabe iritsi zen partida atsedenaldira (0-0).
Bigarren zatian erritmoa bizitu egin zen, joan etorri gehiagokoa izan zen. Alde batera eta besterako lehia horretan Realak jo zuen lehenengo. 65. minutuan Carlos Velak baloia area barruan hartu eta erremate on batekin 1-0eko gola sartu zuen. Poza handia ekarri zuen gol honek Anoetara, baina hiru minutu geroago Pardok sartu zuen golak (2-0) zoramena eraman zuen zelaira eta harmailetara. Rincon del Sotoko jokalari gazteak area kanpotik jaurtiketa bortitza atera eta sare barrura bidali zuen baloia.
Sevillarentzat kolpe handiegia izan zen hiru minututan bi gol hartzea eta Michelek zuzendutako taldeak ez zuen erreakzionatzeko gaitasunik erakutsi. Arean baloi loratuak jarriz saiatu ziren aldeak murrizten andaluziarrak, baina Reala ondo ibili zen defentsan eta gehiegi sufritu gabe garaipena lortu zuen.
Candido Mendez eta Ignacio Fernandez Toxo UGT eta CCOO sindikatuetako idazkari orokorrak Alfredo Perez Rubalcabarekin bildu dira astelehen honetan, Gobernuak onartu berri duen lan-erreforma aztertzeko. Erreforma berriak elkarbizitza apurtzen duela bat egin dute hiru ordezkariek, beren ustez Konstituzioa onartu zenetik indarrean egon den negoziazio kolektiboaren oreka apurtzen duelako.
Bi sindikatuetako buruekin izan duen bileraren ondoren, PSOEko idazkari nagusiak azpimarratu du lehen aldia dela agente sozialekin inolako negoziaziorik gabe neurri honetako erreforma bat onartzen dena.
Bere ustetan, ''oso erreforma negatiboa da'', langileekin erabat bidegabea delako, eta enpresariei erabateko boterea ematen dielako. "Enpresariek boterea irabazi dute langileen kaletetan, eta zein neurritan gainera'', esan du Rubalcabak. Bere ustez, azken hamarkadetan bizi izan dugun bake soziala ere produktiboa eta lehiakorra da.
Era berean, PSOEko zerbitzu judizialek Konstituzioaren aurkako neurririk aurkitzen baldin badute lan erreforma Auzitegi Konstituzionalera eramango dutela aurreratu du buruzagi sozialistak. ''Pisuzko arrazoiak baldin badaude, eramango dugu'', esan du.
Kongresuko indar politikoen bidez lan-erreforma zuzentzeko helburuarekin sindikatuetako ordezkariek alderdi politikoetako buruekin egin nahi dituzten bileretan lehena izan da gaurkoa. Dena den, gizarte mobilizazioak eraginkortasun handiagoa izango duela uste dute sindikatuetako ordezkariek.
Zentsu horretan, Rubalcabak argi utzi nahi izan du igandeko mobilizazioak sindikatuek deitu dituztela; edonola ere, ez du baztertu bere alderdiko ordezkariren bat bertan egotea.
Zortzi pertsona zauritu dira, tartean bost suhiltzale, gizonezko bat eta adingabe bat, Bartzelonan izan den leherketa batean. Zauritu diren suhiltzaileetako bat larri dago. Bartzelonako Sarrià-Sant Gervasi auzoan izan da leherketa, arropa-denda batean.
Udalak jakitera eman duenez, eztandaren hedatze-uhinak harrapatu ditu zortzi zaurituak. Suhiltzaileetako bat larri dago, beste laurak ez hainbeste, eta gizonezkoak eta haurrak zauri arinak dituzte.
Arropa-dendan piztu den sutea itzaltzea lortu ondoren gertatu da eztanda.
Langile bat zauritu da abiadura handiko treneko lanetan, Zornotzan, LAB sindikatuak jakinarazi duenez. Langileak kamioi batean lanean ari zen, kamioa irauli denean.
Ertzaintzak, gaur, 10:40an gertatutako istripua baieztatu du, langileak gidatzen zuen iraulki-kamioia irauli denean.
Langilea Galdakaoko ospitalera eraman dute. Langilea gipuzkoarra da (F. J. H. P.) eta 44 urte ditu, Efe albiste agentziak jakinarazi duenez. LAB sindikatuaren arabera, langileak Moyua eraikuntza enpresan lan egiten du.
LABek bere babesa eta elkartasuna adierazi dio zurituari eta zaurituaren langile eta lagunei; halaber, abiadura handiko lanetan gertatzen diren "etengabeko istripuak" salatu ditu.
Jose Luis Mendilibar bizkaitarrak urtebete beteko du astearte honetan (otsilaren 14an) Osasunako entrenatzaile moduan. 365 egunetan taldearen helburuak aldatu ditu Mendilibarrek; jaitsieratik Txapeldunen Ligako postuetatik puntu bakarrera egotera pasa da talde gorritxoa.
2011ko Otsailaren 13an Osasunak Realaren aurka Anoetan galdu ondoren entrenatzaile kargutik kendu zuten Jose Antonio Camacho. Espainiako hautatzaile ohiarekin hamaika jardunalditan garaipen bakarra lortu zuen Osasunak eta urte bete baino gehiago eman zuen etxetik kanpora partidarik irabazi gabe.
Mendilibar izendatu zuten Osasunako entrenatzaile 2011ko Otsailaren 14an taldea denboraldiko azken 15 jardunaldietan zuzentzeko. Epe horretan Osasuna jaitsiera postuetan egotetik denboraldia bederatzigarren postuan bukatzera iritsi zen. Hori bai, salbazioa azken jardunaldian lortu zuten gorritxoek.
Iragan larunbatean Bartzelonari 3-2 irabazita UEFA Europa Leagueko postuetan dago Osasuna eta Txapeldunen Ligarako sailkapena ematen duen laugarren postutik puntu bakarrera daude.
Mendilibarrek orain arte Osasunarekin urte betean lortu dituen estatistikak honakoak dira: 15 garaipen, 11 porrot eta 11 berdinketa 37 oartidatan eta 50 gol alde eta 51 kontra. Mendilibarri denboraldi bukaeran amaitzen zaio Osasunarekin lotzen duen kontratua.
Siriako herritarrak babesteko, 'berehala' bertan esku hartzea eskatu die nazioarteko ordezkariei Navy Pillay Nazio Batuen Erakundearen Giza Eskubideen Goi Mailako ordezkariak. Astelehen honetan NBEren Batzar nagusia egin dute, eta, bertan, Bachar al Asaden erregimena Siriako herritarren aurkako eraso 'sistematikoak' egiten ari dela salatu dute.
Navy Pillay Goi Mailako ordezkariak azaldu duenez, ''atxiloketa masiboak' egiten ari dira Sirian, eta 'milaka manifestari eta aktibista arbitrarioki atxilotu dituzte'. Horietako asko 'bortxaz desgerrarazi' dituztela eta 'torturen erabilera sistematikoa' ere egin dutela salatu ditu. Galdeketa eta atxiloketa zentro askotan 'indarkeria sexuala' erabiltzea eta adingabeen kontrako errepresioa ere egotzi dizkio erregimenari. Pillayk emandako datuen arabera, 400 bat adingabe hil dira errepresioa hasi zenetik.
Era berean, Sirian gertatzen ari dena gelditzeko 'jarduera falta' egotzi dio Segurtasun Kontseiluari, eta, zentzu horretan, Liga Arabiarraren jarrera aipatu du. Izan ere, Nazio Batuen Elkarteari berari bakerako beste misio bat sortzea proposatzea adostu du igande honetan bertan Liga Arabiarrak.
Bonbardaketak Homsen, berriz ere
Siriako Armadak Homs hiria, oposizioaren gotorleku nagusia, bonbardatu du berriz ere astelehen honetan. Tokiko Koordinaziorako Batzordeak iragarri duenez, 23 lagun hil direla gaur Sirian, erregimenaren erasoen ondorioz.
Joan den maiatzean Bachar al Asaden erregimenaren kontrako protestak hasi zirenetik, 5.000 pertsona baino gehiago hil dira Sirian, NBEren datuen arabera. Edonola ere, joan den urtarrilean 5.400 hildakoko datua jaso zutenetik, hildakoen zenbatekoa berritzeko arazoak dituztela onartu dute.
Giza Eskubideen Bortxaketen Dokumentazio Zentroaren datuen arabera, 8.000 dira hildakoak.
Loco Mia taldearen itzulera arriskuan dago, Guardia Zibilak drogen aurkako operazio batean Xavier Font taldekidea atxilotu ostean. Fiskaltzaren eskaeraren arabera, 80ko hamarkadako talde mitikoenetako baten partaideak zazpi urteko kartzela zigorrari egin beharko dio aurre "poperra" eta estasi pilulak saltzen harrapatu ostean.
7 urte horiez gain, Xavier Fontek 7.500 euroko isuna ordaintzea eskatuko du Bartzelonako Audientziako Fiskaltzak, osasunaren aurkako delitu bikoitza egotzita.
100 "popper" botila
Guardia Zibilaren ikerketen arabera, akusatuak webgune baten bitartez saltzen zituen drogak, eta horren ostean bera izaten zen, etxez etxe, merkantzia banatzen zuena. Miaketan, agenteek 100 "popper" botila baino gehiago eta bihotz itxura zuten estasi pilulak aurkitu zituzten.
Dirudienez, atxiloketa gertatu zenean, akusatuak erlazio zuzena zuen droga trafikoaz arduratzen zen taldearekin. Dagoeneko, Fiskalak droga hori suntsitzeko eskatu du.
Barack Obama AEBetako presidenteak 2013rako 3 bilioi dolar baino gehiagoko aurrekontuak aurkeztu ditu gaur; aurrekontu horrek aurrezte eta zerga gehiago ekarriko dizkie estatubatuarrei, baina presidentearen helburua aurtengo BPGren % 8,5ko defizita 2013an % 5,5era murriztea da.
Obamaren hitzetan, AEBetako ekonomia eskulangintzan, energia berriztagarrietan eta langile gaituak prestatzeko heziketa eskuragarria eskaintzean oinarritu behar da.
Obamaren hitzetan, bere aurrekontuak defizita 4 bilioi dolarretan murriztu nahi du 2022 urte bitartean; horretarako, azaroko hauteskundeetara berriro aurkeztuko denak "murrizketa zailak, baina erabat beharrezkoak" egin behar direla esan du.
Bestalde, aurten Barne Produktu Gordinak % 2,7 gora egitea espero du, eta 2013an, % 3.
AEBetako presidentearen hitzetan, ezin dira krisi ekonomikora eraman gintuzten akatsak errepikatu.
Defentsan egindako aurrezteari esker (850.000 milioi dolar) eta zergen igoerari esker, Obamaren Gobernuak 800.000 milioi dolar lortu nahi ditu enpleguan eta herri-lanetan inbertitzeko.
Obamaren aurrekontuak 3,8 milioi dolarreko gastua aurreikusten du 2013an; halaber, gehien irabazten dutenei zergak igoko zaizkie eta urtean 250.000 dolar baino gehiago irabazten zituztenei George W. Bush presidentearen administrazioak (2001-2009) onartutako zerga murrizketei amaiera jarriko die.