eitb.com : Kirolak - Futbola
Sportingek bere webgunean jakinarazi du Javier Clemente izango dela talde asturiarraren entrenatzaile berria denboraldi bukaerara arte, hau da, ekainaren 30era arte.
Barakaldoko entrenatzaileak Iñaki Tejada ordezkatuko du karguan. Tejadak bi jardunaldi eman ditu Sporting zuzentzen. Iñaki Tejada izan zen Manuel Preciado karguan ordezkatu zuena.
Fitxa teknikoa:
2.- Reala: Bravo; Carlos Martinez, Iñigo Martinez, Mikel Gonzalez, Cadamuro; Pardo (Demidov, min. 76), Aranburu, Markel, Carlos Vela (Llorente, min. 89), Xabi Prieto; Agirretxe (Griezmann, min. 73).
0.- Sevilla: Palop; Cala, Fernando Navarro, Fazio, Coke; Trochowski, Campaña (Rakitic, min. 71), Manu del Moral (Kanouté, min. 71), Navas, Reyes (Luna, min. 79); Negredo.
Golak: 1-0, min. 65: Carlos Vela. 2-0, min. 68. Pardo.
Epailea: Iglesias Villanueva.
Realak garaipen garrantzitsua lortu du Anoetan Sevillari 2-0 irabazita. Hiru puntu hauekin talde txuri-urdinak lau puntuz azpitik laga ditu jaitsiera postuak, lau puntura ditu Europa Leagueko postuak eta bost puntura dago Txapeldunen Ligarako sailkapena ematen duen laugarren postua.
Michelek debuta egin zuen Anoetan Sevillako entrenatzaile bezala eta hamaikakoan ezusteko handi bat eman zuen. Javi Varas atezaina aulkian utzi eta Andres Palop sartu zuen hasierako hamaikakoan. Montanierrek, ordea, Pardori eman zion hasierako hamaikakoan egoteko aukera eta aulkian utzi zuen Griezmann.
Lehen zatia oso taktikoa eta gol aukera gutxikoa izan zen. Joko kaskarra eta arriskua sortzeko zailtasunak izan zituzten bi taldeek. Norgehiagokako lehen gol aukera 12. minutuan etorri zen eta Realak sortu zuen. Pardok pase bikaina eman zion Velari eta aurrelari txuri-urdinaren errematea langara joan zen. Sevillaren erantzuna ez zen 32. minutura arte etorri. Negredok buruz langara bidali zuen baloia. Lehen zatia amaitu orduko Realak beste gol aukera on bat izan zuen. Carlos Martinezek hegaletik erdiraketa bikaina jarri zuen, Vela baloia errematatzera iritsi zen, baina Palopek gelditu bikaina eginda txuri-urdinen gola eragotzi zuen. Golik gabe iritsi zen partida atsedenaldira (0-0).
Bigarren zatian erritmoa bizitu egin zen, joan etorri gehiagokoa izan zen. Alde batera eta besterako lehia horretan Realak jo zuen lehenengo. 65. minutuan Carlos Velak baloia area barruan hartu eta erremate on batekin 1-0eko gola sartu zuen. Poza handia ekarri zuen gol honek Anoetara, baina hiru minutu geroago Pardok sartu zuen golak (2-0) zoramena eraman zuen zelaira eta harmailetara. Rincon del Sotoko jokalari gazteak area kanpotik jaurtiketa bortitza atera eta sare barrura bidali zuen baloia.
Sevillarentzat kolpe handiegia izan zen hiru minututan bi gol hartzea eta Michelek zuzendutako taldeak ez zuen erreakzionatzeko gaitasunik erakutsi. Arean baloi loratuak jarriz saiatu ziren aldeak murrizten andaluziarrak, baina Reala ondo ibili zen defentsan eta gehiegi sufritu gabe garaipena lortu zuen.
Jose Luis Mendilibar bizkaitarrak urtebete beteko du astearte honetan (otsilaren 14an) Osasunako entrenatzaile moduan. 365 egunetan taldearen helburuak aldatu ditu Mendilibarrek; jaitsieratik Txapeldunen Ligako postuetatik puntu bakarrera egotera pasa da talde gorritxoa.
2011ko Otsailaren 13an Osasunak Realaren aurka Anoetan galdu ondoren entrenatzaile kargutik kendu zuten Jose Antonio Camacho. Espainiako hautatzaile ohiarekin hamaika jardunalditan garaipen bakarra lortu zuen Osasunak eta urte bete baino gehiago eman zuen etxetik kanpora partidarik irabazi gabe.
Mendilibar izendatu zuten Osasunako entrenatzaile 2011ko Otsailaren 14an taldea denboraldiko azken 15 jardunaldietan zuzentzeko. Epe horretan Osasuna jaitsiera postuetan egotetik denboraldia bederatzigarren postuan bukatzera iritsi zen. Hori bai, salbazioa azken jardunaldian lortu zuten gorritxoek.
Iragan larunbatean Bartzelonari 3-2 irabazita UEFA Europa Leagueko postuetan dago Osasuna eta Txapeldunen Ligarako sailkapena ematen duen laugarren postutik puntu bakarrera daude.
Mendilibarrek orain arte Osasunarekin urte betean lortu dituen estatistikak honakoak dira: 15 garaipen, 11 porrot eta 11 berdinketa 37 oartidatan eta 50 gol alde eta 51 kontra. Mendilibarri denboraldi bukaeran amaitzen zaio Osasunarekin lotzen duen kontratua.
Hirugarren Mailako Laugarren Taldean, Zalla Union-Gernika izan da 25. jardunaldiko partida nagusia. Kanpokoek garaipena lortu dute (1-4) eta, horrela, lidergoa sendotu. Gainera, porrot horren ondorioz, Zalla Union goiko postuetatik erori da.
Bestalde, Barakaldok Hernani mendean hartu du (2-4) eta lidergoa lortzeko borrokan jarraitzen du. Gainera, Laudio B hirugarren postuan kokatu da, Portugaleteri irabazita (0-1).
Beheko postuetan, berriz, Santutxuk, Hernanik eta Zarauzko KEk jarraitzen dute, nahiz eta azken horrek garaipena lortu zuen Arenasen kontra.
XV. multzoan, berriz, Peña Sportek lidergoa sendotu du Cortesi irabazita. Beheko postuetan, aldiz, Cortés, Azkoyen eta Aluvión daude.
IV. taldea
Zarauzko K.E. 2  1 Arenas
Alavés B  Baskonia (Atzeratuta)
Lagun Onak 2  1 Elgoibar
Zamudio 0  CD Vitoria
Hernani 2  4 Barakaldo
Leioa 0  0 Eibar B
Santutxu FC 0  1 Beasain
Portugalete 0  1 Laudio B
SCD Durango 3  0 Balmaseda
Zalla Unión 1  4 Gernika
XV. taldea
Oberena 2  3 Izarra
Aluvión 0 - 0 Lourdes
Multivera 5  0 Azkoyen
Cortés 0  3 Peña Sport
Aoiz 1  0 Valle Egüés
Huarte 0  0 Burladés
Cirbonero 1  2 San Juan
Tudelano 1  1 UDC Txantrea
Idota 0  1 Pamplona
Murchante 0  0 Iruña
Deporrek partida zaila izan zuen Herculesen aurka Rico Perezen, Lehen Mailara igotzeko lehian aurkari zuzena zuten A Coruñakoek Alakanteko taldea. Bada, Deporrek 1-4 irabazi zuen erabateko nagusitasuna azalduta.
Bestalde, Celtak 4-1 irabazi zion recreativori Balaidosen eta Vallodilden porrotaz baliatuta bigarren postua eskuratu zuten.
Argi dago, bi talde galiziarrek datorren denboraldian BBVA Ligan egoteko aukera asko dituztela eta azpimarragarria da baita, futbol galiziarrak agintzen duela Bigarren Mailan.
Adelante Ligako sailkapena
Txapeldunen Liga itzuli da, final-zortzirenetako kanporaketekin. Bartzelona Bayer Leverkusenen kontra arituko da (asteartea, 20:45), hurrengo faserako txartela lortzeko helburuarekin.
Guardiola zalantza bakar batekin helduko da Alemaniara; ez daki Sergio Busquetsek parte hartu ahal izango duen ala ez. Besteak betikoak izango dira, Xavi, Iniesta eta Busquets barne, Osasunaren aurka aulkian egon eta gero.
Bayer Leverkuseni dagokionez, talde alemana ez dago bere momentu onenean: Kopatik kanporatu dute eta Ligan seigarren postuan dago. Robin Dutt entrenatzailea ez da taldea ondo gidatzeko gai izan eta horrek eragina izan du taldearen emaitzetan.
Josu Urrutia Athleticeko presidenteak Santiago Bernabeu futbol zelaia hurrengo maiatzean Bilboko taldearen eta Bartzelonaren arteko Errege Kopako finala hartzeko "ezin hobea" dela esan du.
Gainera, Urrutia itxaropentsu agertu da egindako proposamenarekin, bai Athleticek bai Bartzelonak futbol zelai ezin hobea dela esan dutelako.
"Guk Santiago Bernabeu futbol zelaia aukeratu dugu eta Federazioak Real Madrili gure eskakizunaren berri eman beharko dio. Uste dugu zelaia ezin hobea dela eta irtenbidea hurrengo egunetan topatzea espero dugu", adierazi du Urrutiak, Real Madrilek bere zelaia ez uzteko aukera aintzat hartu gabe.
Bigarren B mailako Laugarren Taldeko 24. jardunaldiak ez du lider aldaketarik ekarri. Mirandesek Palentzia mendean hartu zuen, partida gogor batean, zati bakoitzeko azken minutuan gol bat sartuta.
Bigarren postuan Ponferradina dago, Sestao Riverri irabazi eta gero (1-2). Zornotza hirugarren postura igo da, Gimnasticari lau gol sartuta.
Azkenik, beheko postuetan Reala Bk, Segovianak, Lemoak eta Burgosek jarraitzen dute. Horietako batek ere ez zuen garaipenik lortu.
Emaitzak:
Zornotza 4  1 Gimnástica
Arandina 1  0 Alavés
UD Logroñés 2  0 Burgos
Lemoa 2  2 Eibar
Athletic B 3  1 Salamanca
Palentzia 0  2 Mirandés
Segoviana 0  2 Osasuna B
Zamora 3  1 Real Sociedad B
Guijuelo 0  0 Real Unión
Sestao River 1  2 Ponferradina
Txapeldunen Liga bueltan da eta aste honetan final-zortzirenetako joanekoaren lau partida jokatuko dira. Asteartean Apoel hartuko du Lionek eta FC Bartzelonak Leverkuseni egingo dio bisita (22:30etik aurrera jardunaldiaren laburpena eskainiko dute eitb.com-ek eta ETB1ek). Asteartean Zenit-Benfica eta Milan-Arsenal (zuzenean eitb.com-en eta ETB1en) jokatuko dira.
Hurrengo astean jokatuko dira CSKA Mosku-Real Madril, Napoles-Chelsea, Marsella-Inter eta Basel-Bayern.
Ez da akordiorik egon Athleticek eta FC Bartzelonak Las Rozasen izandako bileran. Helburua Kopako finalerako futbol-zelaia erabakitzea zen, baina ez dute lortu. Talde biek Madrilgo Santiago Bernabeu proposatu dute final handia jokatzeko.
Josu Urrutia Athleticeko presidentea eta Toni Freixa Bartzelonako zuzendaritza batzordeko bozeramailea bi ordu inguru egon dira bilduta eta "lehen aukera" Bernabeu dela argi dute. Bernabeu zelai "egokiena" dela iritzi diote. Izan ere, Camp Nouren atzetik, eserleku gehien duen futbol-zelaia da Madrilgoa eta, hain justu, hori aldarrikatu nahi izan dute bi taldeetako ordezkariek: zenbat eta zaleentzako leku gehiago, hobe.
Orain Federazioaren txanda da. Real Madrilekin bildu beharko da proposamen hori aurkezteko eta hamar bat egun barru behin-betiko erabakia jakinaraziko dute.