eitb.com : Kultura
Unai Elizasuk eta Asier Altunak ezohiko bertso jarduna eginarazi zieten Bilbon Maialen Lujanbio, Igor Elortza eta Aitor Mendiluzeri, bertsotarako gaiak bideoz (ikus-entzunezko pieza laburretan) emanaz, inolako azalpen gehigarririk gabe. Saio horretakoak eta Iturengo inauterien akabaila izan ohi den kontu eguneko bertso bazkarikoak izango dira asteon Hitzetik Hortzerako lehengaia. Iturengo ostatuan, elur bisutsetik epelean, ikaragarrizko giroa sortu zen, Julio Soto eta Andoni Egañaren kantuari eta iturendarren bertso goseari eskerrak.
Saio horiek emandakoaz, Bardoak 2012 Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatutako taldekako txapelketaz eta beste hainbat kontuz arituko da platoan Estitxu Fernandez Maritxalar  psikologo eta kazetari lesakarra. Gainera zuri-beltzeko Auspoa atalean Eneritz Zabaletak aukeratu eta komentatutako pasartea Xalbadorren Odolaren mintzoatik; Zappingean, Imanol Lazkano Lazkao Txikiren ateraldi bat kontatzen; eta Bertsoa.cometik Zeanuriko jaialdiko zirku jokoa.
Hitzetik Hortzera: Launbat bazkalostean, Gaur Egunen ondoren, ETB-1en, eta aurretik ikusgai eitb.com/nahieran-en.
Euskal kantarik zaharrenetako baten melodia izan daitekeena aurkitu dute Khantoria taldekoek. IX. mendean hasi eta XV. mendera arteko herri-musikan eta eleiz kantuetan ageri da. Soinu hauxe du hamaika mendez entzun zen melodiak.
XV. mendetik ezagutzen dugu Bereterretxen kantua. Melodia bera IV. mendean ere kantatzen zutela dakigu orain. Mendekoste eguneko himnoaren doinu berbera da eta elizan abesten zen himno hori IV. mendean datatuta dago.
Melodia horrek izan duen bilakaera ikertu eta diskoa kaleratu dute Khantoria taldekoek. Durangon, Kurutziagako gurutzearen alboan egingo dute estreineko kontzertua.
Gurutzearen goi partean hari instrumentuekin agertzen diren aingeruak bezala, bibolinaz eta biolaz arituko dira Kanthoriakoak aintzinako doinuei moldaketa berriak eginez.
Berlinale Europako zinemaldi garrantzitsuenari hasiera eman diote eta hainbat izar bertaratu dira dagoeneko.
Angelina Jolie aktore estatubatuarra Berlinalen da "In The Land of Blood and Honey" aurkezten. Zuzendari moduan egin duen lehen pelikula da, jaialdiko antolatzaileek jakinarazi dutenez.
Bestalde, Meryl Streepek Ohorezko Urrezko Hartza jasoko du, lehiaketaz kanpo.
Javier Bardemek "Hijos de las nubes. La última colonia" Saharako gatazkan oinarritutako dokumentala aurkeztuko du eta Antonio Banderasek Steven Soderberghen "Haywire" aurkeztuko du. Lehiaketaz kanpo izango diren beste aktore batzuk Uma Thurman eta Robert Pattinson izango dira, "Bel Ami" aurkezten eta baita Juliette Binoche ere, "Elles" lanarekin. Salma Hayek Alex de la Iglesiaren taldearekin batera izango da, "La Chispa de la vida" aurkezten.
Sukaldaritza eta zinema elkarrekin joango dira, seigarren edizioz jarraian, 15 filmetan. Tartean, "Mugaritz BSO" izango da, Andoni Luis Aduriz sukaldariarekin, jaialdiko antolatzaileek azaldu dutenez.
The Beach Boys 60ko hamarkadako talde mitikoa agertokietara itzuliko da, bi hamarkada isilean eman ostean. Grammy sarien galan itzuliko da, datorren igandean, Los Angelesen, antolatzaileek jakinarazi dutenez.
"Surfin' Safari", "Surfin' USA" eta "Good Vibrations" abestien egileak Foster the People eta Maroon 5 hautagaien agertoki berean arituko dira sari horiek emateko ekitaldian.
Brian Wilson, Mike Love, Al Jardine, Bruce Johnston eta David Marks dira The Beach Boys, eta 2012an, taldearen 50. urteurrena betetzearekin batera, agertokietara itzultzea erabaki zuten.
Urte amaieran disko berri bat kaleratzeko asmoa dute, eta bira egingo dute gero. Grammy sariak emateko ekitaldian Adele abeslaria ere berragertuko da: abesti onenaren ("Rolling in the Deep") eta disko onenaren ("21") sariak eskuratzeko faboritoa da. 2011n ahots-kordak sendatzeko ebakuntza bat egin ostean itzuliko da agertokietara.
Beste hauek ere arituko dira ekitaldi horretan: Chris Brown, Coldplay, Rihanna, Foo Fighters, Alicia Keys, Lil Wayne, Bruno Mars, Paul McCartney, Katy Perry, Bruce Springsteen eta Taylor Swift. Grammy sarien 54. edizioa LL Cool J rap-kantariak gidatuko du, eta Los Angeleseko Staples Center pabiloian egingo dute.
Bartzelonako Sónar jaialdia ekainaren 14tik 16ra ospatuko dute aurten, eta hainbat talde konfirmatu dituzte jada antolatzaileek: Hot Chip, Azari & III, Metronomy, The Roots edo James Blake DJ, Fatboy Slim, Ritchie Hawtin eta Amon Tobin.
Sónar 2011 jaialdiak arrakasta handia lortu zuen. Musika, instalazio artistikoak eta sektoreko profesionalak biltzeko espazioak jasotzen ditu, baina kontzertuak dira horren ardatz nagusia: aurten, Modeselektor, Squarepusher, Deadmau5, Nicolas Jaar, Luciano, Jacques Lu Cont, Friendly Fires, John Talabot eta Mouse on Mars izango dira bertan, gaur jakinarazi dutenez.
Beste hainbat talde konfirmatu dituzte 2012ko ediziorako (aurten ez dute Coruñan egingo), tartean, Alva Notoren proiektu berria eta Byetone, LSB (Laurent Garnier). The Roots, gaur egungo hip hop talde garrantzitsuenetariko bat, ere Bartzelonan izango da.
Pop dantzagarri eta freskoa egiten duen Hot Chip (disko berria besapean duela), Metronomy eta Austra ere bertan arituko dira. Heldu berriei tokia egingo diete, baina baita beteranoei ere: James Blake (DJ lanetan), Nicolas Jar (iaz sekulako arrakasta lortu ondoren, aurten berriro izango da bertan), Maya Jane Coles, Jacques Green, Julio Bashmore, Thundercat, Cooly G, The suicide of Western Culture, Uner eta Blawan.
Donostiako Heineken Jazzaldiaren 47. edizioa uztailaren 19tik 23ra bitartean ospatuko dute eta, antolatzaileek jakinarazi dutenez, hauek izango dira: Antony, Bobby McFerrin, Jamaican Legends (Sly & Robbie, Monty Alexander eta Ernest Ranglin), Yellowjackets, Ray Gelato, Marc Ribot, Ninety Miles (Stefon Harris, David Sánchez eta Nicholas Payton) eta Peter Evans.
Gainera, uztailaren 20an Victoria Eugeniaren mendeurrena ospatuko dute eta doako kontzertuak izango dira antzokiaren txoko askotan.
40 instrumentuz osatutako orkestra batekin izango da Antony. Et Incarnatus euskal orkestra izango du lagun eta bere azken lau diskoetako abestiak konponketa sinfonikoekin eskainiko ditu. Bakarka edo The Johnsonsekin batera, Antonyk arte garaikidearen muga gainditzen jarraitzen du.
Bobby McFerrin mundu mailako abeslari garrantzitsuenetarikoa da. Don't Worry, Be Happy abestia baikortasunari egindako kantua da eta ikono unibertsala da. Kasu honetan, Yellowjackets taldearekin izango da, jazz modernoaren eragin handiko taldea, hain zuzen ere. 13 Grammy sari eskuratu dituzte.
Jamaican Legends jazz eta reggae estiloen jarraitzaileentzat zita garrantzitsua da, Jamaikako musikako izar handiekin: Sly & Robbie, Monty Alexander eta Ernest Ranglin.
Artearen merkatuaren osasuna agerian gelditu da, Joan Miró artistaren margolan bat 16,8 milioi liberatan (20,2 milioi euro) saldu baitute. Christie's etxean egindako enkantean, arte inpresionista eta modernoa izan dira protagonista.
Gainera, enkante berean, Elizabeth Taylorren bilduma pribatuko hainbat lan izan dira eskuragarri.
Joan Miróren 'Painting-Poem' margolak markak hautsi ditu 16,8 milioi liberatako salneurria eskuratu baitu. 1925ean margotu zuen artista katalanak lan hori eta New Yorkeko bildumagile batena zen. Hainbat lerro ditu are kolorezko atzealdearekin eta marra abstraktuekin.
Miróren lan baten aurreko marka 2008an ezarri zuten "La caresse des étoiles" lanarekin. Christie's etxean egin zuten enkantea eta 17 milioi dolarreko salneurria eskuratu zuen.
Euskara beste hizkuntzen pare teknologia eta multimedia arloan: Helburu horrekin aritu da lanean hiru urtez Berbatek proiektua.
Egitasmoa Elhuyarrek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Vicomtech eta Tecnalia Research teknologia zentroek osatzen dute.
Hiru demo aurkeztu dituzte: Batetik, bilatzaile semantiko multimedia; bigarrenik, dokumentalen bikoizketa automatikoa eta azkenik, irakaskuntzaren arloan tutore pertsonalizatua.
Orain, enpresen eskari eta beharrei egokitzea baino ez da falta.
Lapurdiko inauteri eta negu ohiturei buruzko ikerkuntza sakona egin du Thierry Truffaut Baionako antropologoak. 33 urtean egindako lana, liburu bat eta hiru DVDtan plazaratu du, Barandiaran Fundazioak emandako bekari esker.
Gaur egun Lapurdiko ia herri guztietan ospatzen badira ere, inauteriak duela 40 bat urte galzorian egon ziren,        eta Uztaritze, Ezpeleta eta Hazparnen bakarrik  eutsi zioten ohiturari. Baina Lapurdiko inauteriek historia luzea dute.
Thierry Truffautek 33 urte eman ditu gaia ikertzen eta horren emaitza dira liburua eta hiru DVDak. Lehenengoak Lapurdiko 40 herritako monografiak jasotzen ditu; bigarrenak, azken urteetan jasotako etxez etxeko filmazioak, eta hirugarrenak joan den mende hasierako inauterietako protagonisten testigantza batzuk .
Lan mamitsu honen egileak dio garai batean negutik udaberrirako aldaketa markatzen zutela inauteriek eta egun, herritarrak elkartzeko balio dutela bereziki. Ahozko transmisioaren faltaz ere hitzegin zuen, esanez gabezia hori  orekatzea ikerlari eta komunikabideen gain dagoela.
Lapurdiko inauteriak Unescok ondare izendatzeko eskakizuna egina dago. Pare bat urte barru jakingo dugu erantzuna.
Berri Txarrak taldeak larunbatean ekin zion 'Haria' diskoa zuzenean aurkezteko birari eta, lehen iragarpenetan Gipuzkoarako hitzordurik ez bazegoen ere, azkenean bi hitzorduren berri eman dute: otsailaren 17an Tolosan, Bonberenean arituko dira Gorka Urbizu eta konpainia eta apirilaren 13an, berriz, Donostiara helduko dira, Gazteszena aretora, alegia.
Inauterietako ostiralean, Ostiral Mehe egunean, daukate lehen hitzordua Gipuzkoan, Tolosako Bonberenean. Baina, hori bai, kontzertu horretara joateko asmorik bazenuen eta sarrerarik hartzeko aukerarik izan ez baduzu, jai daukazu, atzo salgai jarritako 400 sarrerak agortu egin baitira.
Donostiako kontzerturako sarrerak eskuragarri daude jada Kutxa sarean 14 euroren truke (txarteldegian 17 euroko salneurria izango dute). 21:00etan hasiko da kontzertua Erizo taldeak egingo ditu Berri Txarraken atarikoak.