eitb.com : Kultura - Bertsolaritza
Manuel Lasarte bertsolaria  hil da 84  urterekin. Hileta   elizkizuna,  gaur  arratsaldeko 19:30ean   egingo  dute  Orioko   San  Nikolas  Parrokian.
1927ko abenduaren 16an jaio zen Leitzako Franki baserrian Manuel Lasarte Arribillaga bertsolaria. Eta atzo hil zen Arertxabaletako zaharren egoitzan. Leitzan jaio eta Orion bizi zen, Errementaria ogibidez. Iturriko ura bezain bertsolari, idazle eta kontalari emankorra. 17 urterekin Zaldibarren egin zuen bere lehen plaza hantxe jaso zuen bere lehen hogei durokoa bertsoetatik. Geroztik herriz herri urte askotan aritu zen bertsotan garaiko bertsolariekin. Uztapide, Mattin, Xalbador, Basarri, Lizaso, Lazkao Txiki, Lazkano... 1963an urdailetik operatu zutenetik osasuna izan da bere etsairik handiena.
Plazaz plaza aritzeari ere utzia zion azken 25 urteotan, inoiz omenaldi edo festa berezietan bertsoren bat edo beste abesten bazuen ere. Azken urte honetan egin du behera nabarmen bere osasunak, hainbeste bertso kantatutako gizona halaxe joan da, isil isilik.
Unai Elizasuk eta Asier Altunak ezohiko bertso jarduna eginarazi zieten Bilbon Maialen Lujanbio, Igor Elortza eta Aitor Mendiluzeri, bertsotarako gaiak bideoz (ikus-entzunezko pieza laburretan) emanaz, inolako azalpen gehigarririk gabe. Saio horretakoak eta Iturengo inauterien akabaila izan ohi den kontu eguneko bertso bazkarikoak izango dira asteon Hitzetik Hortzerako lehengaia. Iturengo ostatuan, elur bisutsetik epelean, ikaragarrizko giroa sortu zen, Julio Soto eta Andoni Egañaren kantuari eta iturendarren bertso goseari eskerrak.
Saio horiek emandakoaz, Bardoak 2012 Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatutako taldekako txapelketaz eta beste hainbat kontuz arituko da platoan Estitxu Fernandez Maritxalar  psikologo eta kazetari lesakarra. Gainera zuri-beltzeko Auspoa atalean Eneritz Zabaletak aukeratu eta komentatutako pasartea Xalbadorren Odolaren mintzoatik; Zappingean, Imanol Lazkano Lazkao Txikiren ateraldi bat kontatzen; eta Bertsoa.cometik Zeanuriko jaialdiko zirku jokoa.
Hitzetik Hortzera: Launbat bazkalostean, Gaur Egunen ondoren, ETB-1en, eta aurretik ikusgai eitb.com/nahieran-en.
PSEeko presidente Jesus Egiguren Imaz izango da asteko gonbidatua Hitzetik Hortzeran. Ume-umetatik dela bertsozalea eta Bilintx protagonista duen nobela bat idatzia duela kontatu dio, besteak beste, Jon Artano Izeta aurkezleari.
Programako eduki nagusiak Bertso Eguneko afalosteko saioetatik eta Txolarre Irratiak Tolosan antolatutako jaialditik ateratakoak dira. Zuri-beltzekoan Basarri naufragoari kantari 1968an Piensos Onenak antolatutako sariketa entzutetsutik; Eta zappingean Mitxelena eta Mañukortaren arteko pisuzko ofizioa 1987ko Bertsolari Egunetik aterata.
Hitzetik Hortzera: Larunbat bazkalostean, Gaur Egunen ondoren, ETB1n eta aurretik ikusgai EITB Nahieranen.
Larunbat honetan ospatuko da Bertso Eguna, urtero bezala, Donostiako Kursaal aretoan.
Bertso eguna. Bertsoaren, bertsogintzaren, bertsolarien eta bertsozaleen topagunea. Euskal herriko Bertsozale elkarteak 25 urte aurten eta hori izango da Kursaaleko ekitaldi nagusiko ardatza. Aurtengo irudia dominoa da. 25 urte hauek ere piezaz pieza osatutako bidea izan direlako besteak beste.
Bertso eguna egun osoko jarduna izango da. Goizetik hasita noski.
Eta arratsaldean ekitaldi nagusia Kursaaleko areto nagusian. Bertsozale elkartearen 25 urteurrena izango da jaialdiaren ardatza.
Eta Hitza Jolas saio berezia izango da igandean ordubietatik aurrera. Afaltzeko txartelak salduta daude. Kursaaleko ekitaldi nagusian 1800 lagunentzat lekua dago baina 300 bat sarrera besterik ez dira gelditzen. Sarrerak nahi dituenak bertsosarrerak.eu atarian.
Jon Azpillaga izango da hilaren 28an ospatuko den Bertso Egunean lehen agurra egingo duen bertsolaria eta bera hartuko du asteon platoan Jon Artanok.
Mungiako sanantontxuetan ibili dira programakoak, Bernardo Mandalunizek azaldu dizkie hango festaren berezitasunak bertso jaialdia grabatu aurretik. Kantuan Jon Maia, Sustrai Colina, Onintze Enbeita eta Jexux Mari Irazu, Iñaki Beitia Arbilduren esanetara.
Katilukadak ikuskizunari buruzko erreportajea eta Alberto Barandiaranen Beste laurogei urtian liburuaren aurkezpenaren berri ere emango dute. Baita Bertsolaria bere bakardadean saio-sortaren barnean Donostiako Dokan Maialen Lujanbiok eta Josu Goikoetxeak egindako saioko onaurkiak ere.
Programako harribitxia ordea zuri-beltzekoan ikusi ahal izango da. Duela mende erdi gutxi gora behera egindako bi grabazio dira. Itxuraz zinegile suediar baten lana. Aurreneko zatian Inazio Eizmendi Basarriren eta Manuel Olaizola Uztapideren bertso bana daude jasota zinegilearen OFFeko azalpen eta guzti; bigarrengoan Jesus Alberdi Egileor eta Joxe Mari Gabilondo Bekorreta azaltzen dira mahai buru banatan jarrita gizon mordo baten algara artean  puntutan egiten.
Hitzetik Hortzera, larunbat bazkalostean etb1n, eta EITB nahieran-en.