eitb.com : Kultura - Zinema
Euskal kulturak eta gastronomiak berezko tokia izango dute aurtengo Berlinale Zinemaldian, gaur Euskadiren Eguna ospatuko baita, Eusko Jaurlaritzak, Etxepare Euskal Institutuak eta Basque Culinary Center zentroak antolatuta.
Berlinaleko Euskadiren Eguna Berlingo Espainiako Enbaxadan hasiko da, bertan Rafael Dezcallar de Mazarredo Espainiak Alemanian duen enbaxadorea, Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua eta Etxepare Euskal Institutuko zuzendari Aizpea Goenaga izango direlarik.
Goizeko 11:30ean, "Gastronomia, artea eta gizartea" izenburuko mahai-ingurua egin dute. Partaideak, Joxe Mari Aizega Basque Culinary Center zentroko zuzendaria, Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiko zuzendaria, Andoni Luis Aduriz, Elena Arzak eta Eneko Atxa sukaldariak eta Thomas Struck Kulinarisches Kino programako zuzendaria izan dira.
Elena Arzakek eta Eneko Atxak Euskadiko produktuekin prestatutako mokadua dastatuko dute. Gauez, Andoni Luis Aduriz sukaldariaren "Mugaritz BSO" pelikularen nazioarteko estreinaldia izango da, Berlinaleko "Zinema eta Gastronomia-Kulinarisches Kino" zikloaren baitan. Blanca Urgell eta Aizpea Goenaga ere emanaldian izango dira.
Eguna bukatzeko, Andoni Luis Adurizek Berlinalen 200 lagunentzako prestatuko duen afaria izango da, Basque Culinary Center zentroak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailak emandako babesari esker.
"The Artist!" zuri-beltzezko filmak Britainia Handiko Zinema Akademiaren zazpi Bafta sari eskuratu ditu. Meryl Streep Margaret Thatcherren paperean sartu zen eta horregatik saritu dute. Pedro Almodovarrek ere saria eskuratu du, pronostikoen aurka.
Britainia Handiko zaporedun Oscar sarien aurrekaria dira Baftak eta Frantziako film batek jaso ditu sari garrantzitsuenak: 12 hautagaitzetatik zazpi eskuratu ditu eta Hollywoodeko Akademiaren sarietarako faboritoa da. Bi aste barru emango dituzte Oscar sariak.
Gaueko ustekabeetako bat Pedro Almodovarren saria izan da. "La piel que habito" filmak atzerriko film onenari saria jaso zuen, kinielek "The separation" iraniarra irabazletzat ematen zuten arren.
Gaztelako zuzendariaren bostgarren Bafta saria da: ez zen Londresen izan, Anil Kapoor Bollywoodeko aktoreak eskerak emateko agiri bat irakurri du.
Martin Scorsesek ez du zuzendari onenari saria jaso, baina gaueko txalo zaparrada beroena jaso du, ohorezko Bafta saria jaso zuenean. Bere ibilbidean"Taxi Driver", "Infiltrados" eta "Toro salvaje" dira aipagarrienak.
Steven Spielbergen azken lanak, "Izarretako gerra" sagaren "I. pasartea" atalaren aurka eta Xixongo zinemaldiko irabazlearen, "Declaración de guerra" filmaren aurka egin beharko du aste honetan. Bestalde, "Aita, zombia naiz" eta Arkaitz Basterraren "Life & Film" dokumentala estreinatuko dituzte.
Steven Spielbergen azken filmeko protagonista zaldi bat da. Jeremy Irvin, David Thewlis eta Emily Watson dira "Caballo de batalla" gerrazko dramaren protagonistak. Michael Morpurgoren eleberrian oinarritzen da, antzezlanarekin arrakasta handia izan ostean.
George Lucasen epopeia galaktikoa hiru dimentsiotara helduko da aste honetan, "Izarretako gerra, I. pasartea: Mamu mehatxua" (1999). Berriz estreinatuko dute, Light and Magic efektu berezien enpresa entzutetsuak urtebeteko prozesua egin ostean.
Xixongo azken zinemaldian arrakasta itzela lortu ostean, "Declaración de guerra" frantziarra gure zinema-aretoetara helduko da. Valérie Donzelli zinemagileak idatzi, zuzendu eta protagonizatu du filma.
Ricardo Ramonek eta Joan Espinachek zuzendu dute "Aita, zombia naiz" animaziozko pelikula. Zombiak, sorginak eta bestelako pertsonaia beldurgarriak ikus daitezke: Goya sarietara hautagai izatea lortu du, animaziozko film onenaren sailean. Tim Burtonen filmen estetika biltzen du eta Dixieren abentura magiko eta iluna jasotzen du. Zombiekin bizi eta gero, bizitzaren arazoei aurre egitea lortuko du.
Arkaitz Basterraren "Life & Film" Vojtech Jasny zine zuzendari txekiarraren gaineko dokumentala da, 60eko hamarkadan hasita Europan arrakasta gehien lortu zuen zuzendarien artean dagoen zuzendariari buruzkoa.
"El invitado" lana ekoizteaz gain, bertako protagonista ere bada Denzel Washington bi Oscar sariren irabazlea. Lurmutur Hirian kokatutako thrillerra da eta CIAren ustelkeria kasuen inguruan amets egiten du. Protagonistak Ryan Reynolds, Sam Shepard, Brendan Gleeson eta Vera Farmiga dira.
"Lo mejor de Eva" filmeko protagonistak Leonor Watling eta Miguel Angel Silvestre dira. Mariano Barrosok zuzendu du misterio ukituak dituen drama hori. Justizian itsu-itsuan sinesten duen epaile baten istorioa da.
Berlinale Europako zinemaldi garrantzitsuenari hasiera eman diote eta hainbat izar bertaratu dira dagoeneko.
Angelina Jolie aktore estatubatuarra Berlinalen da "In The Land of Blood and Honey" aurkezten. Zuzendari moduan egin duen lehen pelikula da, jaialdiko antolatzaileek jakinarazi dutenez.
Bestalde, Meryl Streepek Ohorezko Urrezko Hartza jasoko du, lehiaketaz kanpo.
Javier Bardemek "Hijos de las nubes. La última colonia" Saharako gatazkan oinarritutako dokumentala aurkeztuko du eta Antonio Banderasek Steven Soderberghen "Haywire" aurkeztuko du. Lehiaketaz kanpo izango diren beste aktore batzuk Uma Thurman eta Robert Pattinson izango dira, "Bel Ami" aurkezten eta baita Juliette Binoche ere, "Elles" lanarekin. Salma Hayek Alex de la Iglesiaren taldearekin batera izango da, "La Chispa de la vida" aurkezten.
Sukaldaritza eta zinema elkarrekin joango dira, seigarren edizioz jarraian, 15 filmetan. Tartean, "Mugaritz BSO" izango da, Andoni Luis Aduriz sukaldariarekin, jaialdiko antolatzaileek azaldu dutenez.
Euskal Telebistak Pedro Olea zuzendariaren La Conspiración filma estreinatuko du gaur.
1936. urtean Mola Jeneralak Nafarroatik zuzendu zuen altxamendu militarra du ardatz. Iruñera heldu eta ondorengo 33 hilabeteetan gertatu zenari buruzko thriller politikoa da.
Kontakizuna gerra urteko martxoan 14an hasten da, Mola Jenerala, errepublikak bazterturik, Iruñean,  gobernu militarraren karguaz jabetu zenean.
Ondorengo 33 hilabeteetan altxamendu militarraren konspirazioa josteko Molak egin zituen ahaleginak kontatzen ditu, eta uztailaren 19an egin zuen irrati hitzaldiaz amaitu.
Molari buruzko lan hau Elias Querejeta produktore eta kasu honetan gidoigilearen enkargua izan da. Filmaren arabera, altxamenduaren mataza Molak harilkatu zuen eta ez Francok sarri kontatu izan ohi denez.
Filmaketak izan ditu eragozpenak, batez ere Nafarroan eta elizaren aldetik. Elizarentzat erlijioa eta politika nahastea omen zen. Barruetako irudirik gehienak Bilboko Sociedad Bilbaina-n errodatu dira.
Carlos Moron da Mola Jenerala, Silvia Marsó bere ematzea. Eta haiekin euskal aktore ugari, Alex angulo eta Ramon Barea tartean.
Guztia ikusteko aukera, Euskal Telebistaren pantailetan.
Amerikanuak filma estreinatuko du ETB-1ek asteazken honetan, 22:15ean. Nevadako (AEB) Elko herrira joandako zenbait immigrante euskaldunen historia kontatu  du filmak. Funtsean, herrimina da filmaren gaia, herrialde arrotz batean bizitza duina eramateko borrokari eta komunitate bateko kide sentitzeari buruz dihardu.
ETBrekin  lankidetzan ekoiztutako filmak,  Alfonso Igoa, Pete Paris, Jose Yaniz  Txapo edo Juan Juaristiren Parrillas-en oroitzapenen bidez, euskal diasporaren parte hau Ameriketako mendebaldean zelan egokitu zen jakingo dugu. Horixe da  gaiaren mamia. Gorka Bilbao (Gernika, 1974) eta Nacho Reig (Teruel, 1969)  dira arduradunak eta eurekin batera  Berde Produkzioak ekoiztetxeko Zigor Etxebarria eta Jose Luis Barredo. Talde-lana izan da eta parte hartu duten guztiek euren  ahalegin eta ilusioa ipini dute proiektu independente hau aurrera atera ahal izateko.
Amerikanuak dokumentala Gorka Bilbaoren ekimenez sortu zen. Hamabost urtez AEBetan artzain aritu  zen Bilbaoren aitona, eta hala piztu zitzaion gaiarekiko interesa. Laguna duen Nacho Reig zuzendaria proiektura batu eta egitasmoa bien artean garatu zuten. Lehenengo grabaketak 2009. urte hasieran hasi zituzten, Gernikako Udalaren laguntzarekin eta  Berde Produkzioak ekoiztetxearen baliabideekin. Bost astetan, lau pertsonek osatutako lan- taldea Elko-ko (Nevada) euskaldunen egunerokotasunaren argazkia egitera abiatu zen.
Amerikanuak euskaraz filmatutako ekoizpena da. Dokumentala hasieratik euskaraz sortu zen. Izan ere, dokumentalaren protagonistek euskara erabiltzen dute beraien eguneroko bizitzan. Bestetik, filmaren arduradunei hizkuntzak izan duen bilakera berezia azaltzea oso interesgarria iruditu zitzaien. 'Azken finean, zinema errealitatea irudikatzeko tresna bat da, eta Amerikanuak-ek bizi garen inguruko gaiak jorratzen ditu eta hor euskara elementu garrantzitsuenetariko bat da' adierazi dute eta erantsi: 'Beraien pelikula da, eta beraientzako lana euskaraz burutzea naturala da".
Gernikako Audiencen  soinu banda
Filma jazten duen soinu bandak ere garrantzi  berezia du.  Sustrai amerikarrak dituzten doinuez jantzi du filma Gernikako Audience taldeak. Mendebalde urruneko paisaiari giroa eta tonua jartzen asmatu dute. Musikak naturaltasun handiz lotzen du istorio bat bestearekin, melodia hori entzutea istorioaren hurrengo pauso logikoa izango bailitzen. Amerikako Estatu Batuetako  euskal  komunitate honetako giroa ezin hobe islatzen du Audiencek.
"Zindagi Na Milegi Dobara" ("Behin bakarrik bizi gara", euskaraz) lanak 'Bollywoodeko Oscar' delakoetan zazpi sari eskuratu ditu, tartean Carlos Catalan argazki-zuzendariari. Hiru lagunen bidaia azaltzen da pelikulan: Espainiako hainbat tokitan dabiltza, tartean Costa Bravan, Buñoleko tomatinan (Valentzian), Andaluziako herri txiki batean eta Iruñeko sanferminetan.
"Zindagi Na Milegi Dobara" (ZNMD, jatorrizko hizkuntzan) pelikulak pelikula onenari, zuzendari onenari, elkarrizketa onenari, aktore onenari, kritikarien pelikula onenari, zinematografia onenari eta koreografia onenari saria jaso zuen Filmfare sarietan. Estatu Batuetako Oscar sarien baliokidea dira Indiako Filmfareak. Bombayko zinema industriako aktore eta zuzendari garrantzitsuenak izaten dira bertan, planetako industria emankorrena baita industria hori.
Lehen aldiz Espainiako lantalde bat hautagai izan da: Carlos Catalan argazki-zuzendari onenari saria eskuratu zuen, ZNMDn egindako lanagatik. Indiako kritikaren txaloak jaso ditu pelikulak.
"Istorio sinestezina da. Europan egiten den zinemarekin alderatuta, oso ezberdina da hemengoa, izarretan oinarritzen baita. Batzutan surrealista xamarra da, baina oso pozik nago eta guztiek oso ondo tratatu naute", adierazi du Catalanek.
Koreografia onenari saria ZNMDk jaso zuen "Señorita" abestiari esker. Andaluziako herri txiki batean kokatzen da eta Maria del Mar Fernandezek abesten du, Indiako zein Espainiako dantzaren elementuak ezarriz.
Bilboko Zinegoak jaialdia, Nazioarteko Gay-Lesbo-Trans zinemaldia bi aste barru ospatuko da, otsailaren 6tik 12ra, zehazki. Beraz, ohi baino bi egun gutxiago izango ditu jaialdiak, Astebetera murriztu baitute.
Guztira, 62 film eskainiko dira, horien artean Sundance edo Berlinalen saritutako filmak, eta jaialdiak Agustí Villaronga zinema zuzendaria omenduko du.
Pa Negre filmaren zuzendariak jasoko du aurtengo Zinegoak jaialdiaren omenezko saria.. Halaxe iragarri du Pau Guillenek, Roberto Gastonen ordez aurrerantzean jaialdiko zuzendaria izango denak. Baina, 62 filmen artean, nazioartean txalotutako beste film eta egile gehiago ere ezagutzeko aukera eskainiko du Zinegoakek.
Euskal Herriko ordezkari, Miriam Ortegaren Mikel, eta Roberto Castonen Errudun sentitzen naiz film laburrak ere estreinatuko dira. Haurrentzako antzerkia ere eskainiko du Zinegoakek, eta Hombre a hombre flamenko emanaldia ere ekarriko du Bilbora. Baina, ikusle bezain partehartzaile izateko, espazio berri bat sortu du jaialdiak.
Horretarako, aurten san frantziskoko Expogelara ere hedatuko da jaialdia, eta ohiko legez, Arriaga Antzokian, Golem zinema aretoetan, eta Bilborocken, eta aurrenekoz EHU-ren paraninfoan ere garatuko da jaialdia. Otsailaren 6tik 12ra Bilbon Zinegoak, eta ondoren Zinegoak hedapenak abiatuko du hegaldia Euskal Herrian zehar.
Agustí Villaronga zuzendariak aurrekontuen murrizketei egiteko "gutxi kexatu eta borrokatu, eta gauzak egitea" gomendatu du. "Pa Negre" filmaren zuzendaria eta Espainiako Zinema Saria jaso zuen Villarongak eta murrizketa horiek gehienbat telebistako ekoizpenei dagokiela jakinarazi du.
Gay-Lesbo-Trans zinemaldiaren Ohorezko Saria jasoko du Bilbon, Zinegoaki hasiera emateko ekitaldi batean.
Jaialdia otsailaren 12ra bitartean izango da Bilbon eta 21 herrialdetako 63 lan izango dira ikusgai, horietatik hiru mundu mailako estreinaldiak. Bilbo izango du ardatz, baina hainbat udalerritan izango da gero: 13tik 26ra Getxon, Leioan, Sopelan, Durangon, Galdakaon, Errenterian, Donostian eta Sestaon izango da.
Zinemaldian orain arte Zabaltegin zegoen 'Zuzendari berriak' saila independientea izango da hurrengo 60. edizioan. Donostiako zinemaldiko antolatzaileek jakinarazi dutenez, sail honetan dauden pelikulek bakarrik hartuko dute parte Kutxa-Zuzendari Berriak saria eskuratzeko lehian. Filmaren egileak eta banatzaileak 90.000 euroko diru-saria jasoko du.
Zuzendari Berriak atala sortu zenetik, urtero etorkizun handiko hogei zinemagile inguruk hartu dute parte lehiaketan lehen lanekin. Horietako asko nazioartean sona handia lortu duten zuzendari bilakatu dira urteen poderioz; horren erakusle ezin hobe dira, besteak beste, Olivier Assayas, Agustín Villaronga, Ixabel Coixet, Juanma Bajo Ulloa, Tsai Min-liang, Danny Boyle, David O. Russell, Agustín Díaz Yanes, Hans Petter Moland, Nicolas Winding Refn, Juan José Campanella, Simon Staho, Laurent Cantet, Bong Joon-ho, Achero Mañas, Tom McCarthy, Lee Daniels, Javier Rebollo, Hana Makhmalbaf edota Judith Cole bera.
Zuzendari Berriak sailari garrantzi eta ikusgarritasun handiagoa emango dion erabaki honekin, Donostia Zinemaldiak argi eta garbi erakusten du nazioarteko zinemagile gazteen alde egindako apustua. Helburua bikoitza da: zuzendari gazteon lanei garrantzi are handiagoa ematea, bai eta Espainian banatzen laguntzea ere.