eitb.com : 
eitb.com : 
    <language>eu</language>
      <description><![CDATA[Gizona ezkonduta zegoen eta seme-alaba bat zuen. Enplegurik gabe gelditu zen, baina Udalaren arabera, ez zuen Gizarte Zerbitzuen laguntzarik eskatu.60 urteko gizon batek bere buruari su eman dio Ribarrojan (Valentzian), enplegurik gabe gelditu ostean, udal iturriek Europa Press albiste agentziari jakinarazi diotenez.
Gertaera ostegun goizean izan zen, garaje batean. Gizona garajera joan zen, gasolinaz busti eta bere buruari su eman zion.
Gizona ezkonduta zegoen eta seme-alaba bat zuen. Enplegurik gabe gelditu zen, baina Udalaren arabera, ez zuen Gizarte Zerbitzuen laguntzarik eskatu.
      <description><![CDATA[Alfa2makroglobulina da eta beste entzima batzuk mozten dituzten proteinentzako tranpa bihur liteke.
Informazio gehiago, aurki.
      <description><![CDATA[Iñigo Perezek Ander Herrera ordezkatuko du hamaikakoan. Izan ere, Herrerak partida bateko zigorra bete beharko du dagoeneko bost txartel hori pilatu dituelako. Perez nobedade bakarra izango da.(Informazio gehiago laster).
      <description><![CDATA[Margolariaren hainbat garaitako lanak ikusi daitezke, bai erretratuak, bai berak hainbeste maite zituen Bidasoa aldeko paisaiak.
Menchu Gal Irungo artistaren obra inoiz baino biziago dago. Argi ikus zitekeen atzo, Valentzian inauguratu zen erakusketa berezian. 
Arte modernoaren Valentziako Institutuan dago eta margolariaren hainbat garaitako lanak ikusi daitezke, bai erretratuak, bai berak hainbeste maite zituen Bidasoa aldeko paisaiak. 
Inaugurazioak jende andana erakarri zuen eta bilduma bi hilabetez egongo da ikusgai. 
      <description><![CDATA[Martin Garitanok salatu duenez, "administrazio kontseiluko kideen kopurua 20tik 15era jaistearen helburua Bildu ahultzea eta PP sendotzea izan da".
Gipuzkoako Diputazioak auzitara eramango du Kutxabanken administrazio kontseiluaren osaketa, Arabaren mesedetan Gipuzkoa kaltetzen duela uste duelako eta erabaki hori hartzea Kutxaren esku egon behar ez zela argudiatuta. 
Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak egin du iragarpena eta, bere esanetan, "administrazio kontseiluko kideen kopurua 20tik 15era jaisteko erabakiaren atzea Bildu ahultzea eta PP sendotzea dago". 
"Bilduren aurka jotzeagatik Gipuzkoari egin diote kalte", erantsi du. 2011ko abenduaren 29an, Kutxak onartutako estatu berrien ondorioz Gipuzkoa 6 kontseilari izatetik 4 izatera igaro zen eta bere indarra % 30etik % 26,6ra pasatu zen, ezberdintasun hori Arabaren mesedetarako izan zelarik.    
Garitanok esan du "oinarri juridikoak" egon badaudela erabaki horren aurka auzitara jotzeko, kutxen tartekatzerako kontratuak kontseiluaren antolaketa zein izan behar den zehazten duelako eta, aldatu nahi izatekotan, banaketa berria nola egin asanbladak erabaki behar duela, eta ez Kutxaren administrazioak, azpimarratzen duelako.   
"EAJk eta PPk euren onurarako adostu zuten zuzendaritza berriko kontseilarien banaketa, eta hori onartezina eta injustua da", kritikatu du. 
Horrenbestez, auzitara joko dutela iragarri du, oraindik helegitea ze instantziatan eta noiz aurkeztuko duten argitu ez badu ere. 
      <description><![CDATA[Iban Garaterekin ere hitzordua dute 12etarako.
Erramun Osarekin hitz egingo dute astelehenean, goizeko 10etan, 'Faktoria' saioan. Gaur egun Euskaltzaindiako idazkari ordea da Osa, baina euskalgintzaren munduan ibilbide luzea egin du. Eta 12etan , Iban Garaterekin solastatuko dira, 'Ai Ama!' ETB-1eko saio berria estreinatzen den egunean.
      <category>Irratia</category>
      <description><![CDATA[Irratia entzuteko ohiturak nola aldatu diren aztertuko dute.
Otsailaren 12a Uneskok  irratiaren eguna izendatua dauka iaztik. Hori dela eta, 'Amaraun'ean irratia entzuteko ohiturak nola aldatu diren galdetuko dute.
Maite Goñi, Mikel Iturri eta Gorka Juliorekin sarean sartuta azken berriak aipatuko dituzte. Ana Goitiarekin arroparen armarioan gutxien-gutxienez zer eduki behar den jasoko dute eta saioa bukatzerako, aurtengo Grammy sairetarako hautagai nagusiak zeintzu diren aipatuko dute. 10:30etik ordu batera bitartean egongo da entzungai 'Amarauna' saioa Euskadi Irratian, Arantxa Arzak gidatuta.
      <category>Irratia</category>
      <description><![CDATA[Mugimenduko bozeramaileek Patxi Gomez ETAko preso ohiaren atxiloketa "oso larritzat" jo dute.
Herrira mugimenduak espetxe politikan "erantzukizunez jokatzeko" eskatu dio Espainiako Gobernuari eta ETAko presoen kontra ezarritako "salbuespen" eta "muturreko" neurriak salatu ditu. 
Nagore Garcia eta Roberto Noval Herrira mugimenduko bozeramaileek Bilbon emandako prentsaurreko batean egin dituzte eskakizun horiek. Presoen eskubideen aldeko mugimendua, hilaren 5ean aurkeztu zen Donostian. 
'Parot doktrina' betetzeko helburuarekin Patxi Gomez ETAko preso ohiaren atxiloketa "oso larritzat" jo dute mugimenduko ordezkariek. 
Espainiako Poliziak ostegunean atxilotu zuen Bilbon Patxi Gomez ETAko preso ohia. 20 urteko espetxe-zigorra bete zuen ETAko kide izatea, lehergaiak eramatea eta hilketa-saiakera leporatuta. 2009ko azaroan, ordea, Fiskaltzak eskatuta, Auzitegi Gorenak Patxi Gomez berriro beste 10 urterako espetxeratu behar zutela ondorioztatu zuen, 'Parot doktrinak' ezartzen dituen 30 urteak betetzeko.  
"Patxik bi urte daramatza Ortuellan bizitza normala egiten", ziurtatu du Novalek, eta herri horretan ere "jendea bere askatasunaren alde dago", erantsi du. Hala, 2010ean Ortuellako Udalean zigorra ez luzatzearen alde "PSE, EAJ eta EAren" aldeko botoekin onartutako mozio bat ekarri du gogora. 
Patxiren egoera Espainiako Gobernuaren "mendeku hutsa" da, eta horrek gatazkaren konponbidean aurrera egiteko sektore batzuen "ezetza" azpimarratu dute. 
Datozen hilabeteetan Herriraren lehentasunak gaixo dauden presoen askatasuna lortzea, ETAko presoak Euskal Herriko espetxeetara hurbiltzea eta 'Parot doktrinak' suposatzen duen "biziarteko kartzela zigorrarekin amaitzea" izango direla adierazi dute. 
Halaber, Txus Martin, Iñaki Erro eta Jose Mari Perez "Txuri" presoen osasun egoera salatu dute.
Halaber mobilizazioak iragarri dituzte, datorren larunbatean Zarautzen, "Txuriren" alde eta beste bat otsailaren 24an herri guztietan "larri gaixotuta" dauden presoen askatasuna aldarrikatzeko. 
      <description><![CDATA[Eneko Satrustegui deialditik at utzi du Mendilibarrek. "Bartzelonari irabaztea posible" dela adierazi du entrenatzaile gorritxoak.
"Bartzelonari irabaztea posible" dela esan du Jose Luis Mendilibar Osasunako entrenatzaileak, baina "oso zaila izango" dela jakinik, batez ere Pep Guardiolaren taldeak egun ona baldin badu.
"Irabaztea posible da, baina oso zaila izango dela jakinik. Etxetik kanpo okerrago ari direla ikusten ari da. Hala ere, zelai guztietan gol aukerak sortzen ditu Bartzelonak, baina orain baloia sareetan kokatzeko zailtasunak dituzte", esan du Mendibilibarrek Taxoaren lan saioa amaitu ostean.
Nafarroako Erresumako berdegunearen egoera mintzagai izan du prestatzaileak. Izotza dela-eta zelaia gogor egongo dela ematen du, baina Mendilibarrek ez du aitzakia gisa erabili: "Gu Bartzelona bezala gaude. Ez dugu estadioan entrenatzeko aukerarik izan".
Azkenik, Eneko Satrustegui deialditik kanpo uzteko arrazoiak azaldu ditu Mendilibarrek. Azken jardunaldietan Jukka Raitalaren ordez erabili izan du prestatzaile gorritxoak.
"Egin behar dudala pentsatzen dut. Neurketak eta entrenamenduak ikusiz onena aukeratzen saiatzen naiz, eta partida honetarako Raitala hautatzea erabaki dut", esan du.
      <description><![CDATA[ETBK Sat-ek eskubaloiko EHF Kopako Bera Bera-Lada eta erremonteko Etxeberria IV-Agirrezabala / Endika-Barrenetxea eskainiko ditu.
Larunbatero legez, Bigarren Mailako futbolari tartea zabalduko diote ETB-1en. Arratsaldeko lauretan Amorebieta-Gimnastica neurketa eskainiko dute eta seietan Kordoba-Valladolid.
ETBK Sat-en, 'Tribuna Gol' saioak bere hitzorduari eutsiz, futbol jardunaldiaren errepasoa egingo du 23:30ean. Horrez gain, bi kirol emanaldi egongo dira: 17:30ean eskubaloia, EHF Kopako Bera Bera-Lada partida, eta 22:30ean erremontea, Etxeberria IV-Agirrezabala / Endika-Barrenetxea.