eitb.com : Telebista
Ostiralean Urretxuko pilota jaialdia eskainiko du Euskal Telebistak zuzenean. Hasteko, Rico IV-Otxandorena eta Mendizabal III-Ladis Galarza bikoteen arteko norgehiagoka eskainiko da eta ondoren, Xala-Laskurain eta Aritz Lasa-Zubieta bikoteek  jokatuko dute jardunaldiko partida nagusia. Xabier Euzkitzek, Josean Tolosak eta Koldo Aldalurrek egingo dute emanaldiaren gaineko kontakizuna, 22:00etatik aurrera ETB-1en.
Pisu super arineko bi titulu jokoan daudela, Amir Khan eta Lamont Petersonen arteko norgehiagoka izango da 'Boxeo Izarrak' saioaren ardatza. Amir Khanek zilarrezko domina irabazi zuen Atenasesko joko olinpikoetan eta profesional mailan Munduko txapeldun izan da 2009tik. Guztira sei aldiz izan da tituluaren jabe eta Petersonen kontra WBA eta IBFren gerrikoak jarriko ditu jokoan. Orain arte 26 borrokaldi irabazi ditu Khanek eta bakarra galdu. Petersonek 2009an lortu zuen WBO gerrikoa eta orain beste bi eskuratzeko asmotan da. 29 garaipen lortu ditu eta borrokaldi bakar bat galdu.
Ondoren, emakumezkoen arteko Munduko txapelketa eskainiko du 'Boxeo Izarrak' saioak. Christina Hammer alemaniarra Vashon Living estatu batuarrraren aurka borrokatuko da pisu ertaineko Munduko txapelketan. Hammerrek 21 urte ditu eta orain arte egindako 10 borrokaldietan nagusitu da. Livingek, ordea, bost borrokaldi irabazi eta bakarra galdu du.
'Boxeo Izarrak' ostiral honetan emitituko da 22:55etik aurrera ETBK Sat katean eta 00:05ean ETB-1en.
'Euskadi Directo' saioak inoizko audientzia daturik onena izan zuen asteazkenean, 268.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortuz Euskadi eta honen eragin esparruan. Aktualitate saioak bigarren urtea bete du ETB-2n eta audientziaren babesa opari ederra izan da ezbairik gabe. Bi urte hauetan EDko erreportari taldea Euskal Herriko kaleetan zehar ibili da etenik gabe albisteen bila. Asteazkeneko saioak bataz besteko 116.000 ikus-entzule izan zituen eta audientzia zatiaren %13,1 lortu zuen.
'Ai Ama!' showa estreinatuko du ETB-1 kateak, entretenimendua eta ikuskizuna ardatz izango dituen saioa. Otsailaren 13an hasiko da eta astelehenetik ostiralera emango da zuzenean 21:00etatik 21:30era, iluntzeko 'Gaur Egun' albistegiaren ostean. Ostiraletan asteko unerik onenak laburbilduko dituzte. K2000 etxeak eta ETBk ekoiztu dute saioa Miramongo egoitzan.
Iban Garate izango da 'Ai Ama!' saioko aurkezlea eta gauero gonbidatu bat izango da platoan. Elkarrizketatuak ezagunak izango dira eta saioaren ikuskizunean parte hartzeaz gain, jarriko zaizkien frogak gainditu beharko dituzte.
Ibanekin batera, Mikel Pagadi, Itziar Atienza eta Xabier San Sebastian arituko dira. Hiru kolaboratzaileek galdera eta erronka dibertigarriak planteatuko dituzte eta elkarrizketatuaren sekretu ezkutuenak ezagutu nahiko dituzte.
Iban Garate eskarmentu zabaleko aktore eta aurkezlea dugu. 'Goenkale'n eman zituen lehen urratsak eta ondoren 'Betizu'ko aurkezle izan genuen. Aurrerago 'Martin' telesailean ikusi genuen lanean. 'Errazu' eta 'Ipupomamua'  aurkeztu ditu ETB-1erako eta telebistako kamera aurrean egin duen azken lana 'Eguberri Off'  bakarrizketa saioa izan da, Urteberri egunean arrakastatsu eskaini zena. Azkenaldian zinean murgildurik dabil buru-belarri.
Kolaboraitzaleak ere aski ezagunak ditugu ETBn. Itziar Atienza 'Vaya Semanita' saioan aritu da orain gutxi arte eta berriki ETB-1en ere bai; Gabon Gaueko 'Euskal Kantuen Gaua' saio arrakastatsua aurkeztu zuen Kike Amonarrizekin. Mikel Pagadizabal, egun, igandero 'Finlandia' saioan ikusi ohi dugu eta astelehenetik ostiralera Euskadi Irratiko 'Oilategia' irratsaioan egiten dut lan. Xabier San Sebastian aktorea ere ikusi dugu ETBn, 'Balbemendi' eta 'Pilotari' telesailetan aritu izan da, besteak beste. Hirurak, telebistan jarduteaz gainera, oholtza gainean ere ari dira aktoregintzan.
Lehenengo asteko gonbidatuak
Ezagunak dira oso lehen asteko gobidatuak. Astelehenean, estreinaldian,  Julian Iantzi 'El Conquistador del Fin del Mundo'ko aurkezlea hartuko dute. Asteartean 'Ai Ama!'ko saltsan Gorka Otxoa aktorea egongo da. Bere lan askoren artean, aurki estreinatuko den Lobos de Arga filmeko protagonista da. Astezkenerako, berriz, futbolari bat, Koikili Lertxundi Athletic-eko jokalaria, eta ostegunean, Xabier Euzkitze ETBko aurkezle eta pilota esatari ezaguna.
Ostiral honetan, Begoña Zubietak Jose Maria Aizega Basque Culinary Centerreko zuzendaria elkarrizketatuko du 'Forum'en. Solasaldian zehar, zentroaren funtzionamenduaz arituko da eta eskaintzen ari den lehenengo ikasturtearen nondik norakoak komentatuko ditu. Horrez gain, zentroaren zuzendaritzan izan duen bizipen pertsonalaz ere hitz egingo du gonbidatuak.
'Forum' ostiral honetan emitituko da goizeko 10:15etik aurrera ETB-2n.
Joana eta Itxaso Ricardo Ojangureni dirua lapurtzeagatik epaituak izango dira. Epaiketaren atarian, Abelek biak ala biak kartzelatik salbatzeko estrategia pentsatuko du. Horretan buru belarri dabilela, Uxue alabaren bisita jasoko du. Izan ere, alaba oso arduratuta dago aspaldian amaren berririk izan ez duelako. Ezustean, amaren mezu berri bat jasoko du non dagoen esanez.
Ines Ernestoren alaba dela jakin ostean Mireiak Arraldetik alde egingo du. Bien bitartean, Ines aitarekin minduta dago haurra zela bere kargu egin ez zelako. Hala ere, mojak oker zegoela jakingo du.
Ricardo Ojanguren hilketaren kasuan datu berriak daude. Nekanek enpresariak kontratatu zuen detektibe pribatuarekin hitz egingo du eta hark esango dio argazkiekin xantaia nork egiten zion ikertzen aritu zela. Eta badirudi, Katy dela susmagarri nagusia.
Ostegun honetako 'Haratago' saioak gure erloju biologikoaren ezkutuko bizitza aztertuko du, gorputzeko zirrikituetatik barrena mugituko da, eguneroko bizitzaren erritmoa gure gorputzaren erritmoari egokitua dagoela egiaztatzeko. Hala, badirudi goizeko zortzietan bihotzeko bat izateko arrisku handiagoa dugula eta eguerdiko ordu bietan trafiko istripu bat izateko aukera gehiago. Botika bat hartzerako orduan ere, momentu batzuk besteak baino aproposagoak dira eta nahiz eta askotan nahi dugunean jan eta edaten dugula pentsatzen dugun, zalantza argiak daude hori horrela ote den jakiteko. Osteguneko 'Haratago' saioa galdera guzti hauei erantzuna ematen ahaleginduko da, arratsaldeko 17:15etik aurrera ETB-1en.
Felix Maraña idazle eta kazetaria osteguneko 'Forum' elkarrizketa saiora hurbilduko da argitaratu berri duen Donostia, calle a calle liburua aurkeztera. Donostiako 100 kale ezberdinetako istorio pertsonalek osatzen dute liburua eta istorio bakoitzak, gainera, hiriburuaren historiaren parte bat ere aditzera ematen du. Begoña Zubietak egingo dion  elkarrizketan, istorio hauek gogoratuko ditu eta Donostia beste modu batean interpretatzean bizi duen esperientzia pertsonalaz ere arituko da.
'Forum' ostegun honetan emitituko da goizeko 10:15etik aurrera ETB-2n.
Basque Hotel dokumentala estreinatuko du ETB-1ek asteazkenean, 22:15ean. Amerikara joandako euskaldunen bizitza oinarri hartuta, bidaia literarioa egingo du izen handiko bost idazleren eskutik: Robert Laxalt, Joseba Zulaika, Bernardo Atxaga, Asun Garikano eta Kirmen Uribe. Modu batera edo bestera Estatu Batuekin lotura izan duten idazleak dira bostak. Ipar Amerikako arrantxoetara joandako lehen euskaldunetatik abiatuta, XXI. mendeko kultur ekarpenetaraino diasporak izan duen bilakaera aztertuko du.
Estatu Batuetan zehar road movie bat da Basque Hotel, irudi ikusgarriak eta lekukotasunak uztartuz, euskal emigrazioaren ikuspegi orokorra eskainiko duena. Nevada, Idaho eta Kalifornian barna ibili eta gero, New Yorkera helduko dira.
Robert Laxalt, Bernardo Atxaga, Asun Garikano, Joseba Zulaika eta Kirmen Uribek benetako eta fikzioko eremuez osatutako sarea ehunduko dute; Estatu Batuetan bizi diren euskaldunen istorio eta bizipenak, idazle horien eleberrietako irakurketekin tartekatuko dira, batzuen zein besteen esperientziak ezagutzera emanez. Protagonisten hitz eta idatziek bidaia ikusgarria irudikatuko dute: Euskal Herritik Estatu Batuetara eta Basque Hoteletik Bilboko Guggenheim Museora.
Basque Hotel dokumentalak Estatu Batuetara joandako hainbat lagunen istorioak kontatuko dizkigu. Duela gutxi hil den Lucy Garatea izango dute abiapuntu eta Robert Laxalt idazlearen aitaren ibilbidea ere ezagutuko dute. Euskal diasporaren berri ematen aitzindaria izan zen bera.
Dokumentalean agertuko diren lagunen artean daude, besteak beste: Willliam A. Douglass, Renon, Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroko bultzatzaile izan zena; Joxe Mallea-Olaetxe idazlea, artzain euskaldunek Nevadako zuhaitzetan utzitako markei buruz mintzatuko dena; beste idazle bat, Iñaki Uriarte, New Yorken ezagututako lehen hotelari buruz hizketan; Richard Eiguren eta Buster Dufurrena ganaduzaleak; eta John Ascuaga, jatorriz Orozkoarra eta Renoko hotelik garrantzitsuenaren jabea.
Nevadatik New Yorkera bidean, Boise, Idaho City, Silver City, Mc Dermitt, Jordan Valley, Elko, Winnemucca, Reno eta Las Vegasen barrena ibiliko dira, Euskal Herrian ere geldialdiak eginez. Halaber, airetik hartutako Idaho eta Euskal Herriko irudiak erakutsiko dituzte.
Bingen Mendizabalek egin du dokumental honetako musika, eta Ruper Ordorika eta Mikel Urdangarinen kantak ere entzungo ditugu.
Art Frame, TVE, EITB eta IdahoPTVk elkar lanean ekoiztu dute Basque Hotel, Eusko Jaurlaritzako Kultur Sailaren laguntzarekin. Josu Venerok zuzendu du.
Asteazkenean, Hasier Etxeberriak aurkeztuko duen dokumentalean, luxuaren hiru etxe handiren museo pribatuetan eta lantegi ezkutuetan sartuko dira: Louis Vuitton, Montblanc eta Baccarat enpresak barrutik ezagutuko dituzte.
Hasteko, Louis Vuittonen bizitza aztertuko du saioak. Vuittonek Parisen ikasi eta kalitate handiz lan egiten zuelako egin zen ospetsu. Napoleon III.ren gortearekin tratuak egin zituen eta haientzako eta Eugenia enperadorearen emaztearentzat bidaietarako kutxak eta maletak sortu zituen, Eugenia Miarritze eta Donibane Lohitzunera etortzen zenerako.
Horrez gain, Baccarat enpresa barrutik ezagutuko du dokumentalak, langile trebatuak zer nolako pieza ederrak sortzen dituzten ikusteko.
Bestalde, Montblanc museoko arduradunek beren etxeko lumari boterearen luma deitzen diotela azalduko dute, horrekin izenpetu baitira munduko agiri garrantzitsu asko.
'Haratago' asteazken honetan emitituko da 17:15etik aurrera ETB-1en.