Asteartea, 2010ko otsailak 9
A_BILDUA

@ BILDUA

Larunbat goizetan 9:30tatik 10etara Euskadi Irratian, Xabier Unanuek aurkeztuta. Teknologia berriei zuzendutako programa arin eta bizkorra da.

Mundu teknologikoan gertatzen den berri emateko eta sistema berri hauek arrotz egiten zaizkion pertsonari informazioa eskuragarri gertatzeko.

Gigabyten eskutik, Josu Barandalla kolaboratzailea daukagu. Atxondon bizi den gazteak astero gai interesgarriak ekartzen dizkigu mundu zibernetikoa ulergarriagoa gerta dadin.

Bestalde Iradoki.net-eko Mikel Madina eta Miren Berasategi ere programan izango ditugu, webguneen kudeaketarekin egiten dute lan. Iradi.net da haien helbidea eta astero astero mundu teknologikoan nola komunika gaitezen azalduko digute.

Hau guztiez gain eitb.com-eko berri ere emango dugu eta bertako audiorik entzunenak zeintzuk diren ere jakingo dugu. Hau guztia asteko albisteekin eta bideojokorik berrienekin batera larunbatetan Euskadi Irratian.

Larunbatetan 09:30etatik 10:00etara
euskadiirratiaradioeuskadiradiovitoriaeuskadigazteaeitbirratia
etb1etb2etbsatcanalvascoeitbcomeitb24