JUNKERAREN DISKO BERRIA PRIMIZIAN, EITB.COM-EN
ETXEA izeneko lana besapean hartuta dator oraingoan
Kepa Junkera trikitilaria. Egitasmo erraldoi batean kokatu du diskoa musikari bizkaitarrak.
Bere ohiko trikiti doinuak beste esparru zabalago batean aurkeztuko ditu. Euskal Herritik kanpoko hainbat artistek hartu dute parte grabazioetan, euskal abesti tradizionalei euren ukitu berezia emanez.
20 piezek osatzen dute "ETXEA" diskoa eta horietatik zazpi entzun ahal izango dira, esklusiban,
www.eitb.com webgunean, irailaren 22tik 30era (egun bakoitzeko abesti bat aireratuko da, astelehenetik ostiralera).
Abestiak ikusi>>>
Astearteko (hilak 30) abestia: "Urzo Xuria"