eitb.com
EiTB
Egoitza Berria Inprimatu Inprimatu Castellano

Euskal Irrati Telebista Taldeak egoitza berria du Bilbon. Garai batean erakustazoka zegoen lekuan dago, 7 eta 8 pabilioietan, eta bertan egongo dira Bizkaian dituen irrati, telebista eta internet zerbitzuak.

Andoni Ortuzarren, zuzendari nagusiaren, hitzetan, "Erakustazokako egoitzak, EiTBk etorkizunera begira egindako apustua erakusten du. Alde batetik, egoitza berriaren diseinuan, ikus entzunezko proiektua zaindu eta landu dugu: EiTBk oinplano berriko egoitza digitala izango du, zerbitzu guztiak bertan egokitu eta osatuko dira. Beste aldetik, arkitektura proiektua ere zaindu dugu Bilbo berriaren maila berean egon nahi baitugu".

EiTBren helburua Ortuzarrek adierazi duenez, hiritarrengana hurbiltzea da. "EiTBren gertutasuna da, alegia, bere aktiborik nagusiena. Egoitza honek programazio hurbilagoa, zabalagoa eta partehartzailegoa izatea bideratuko du".

Argazki galeria>>

Ikusi

Spot EiTB
euskadiirratiaradioeuskadiradiovitoriaeuskadigazteaeitbirratia
etb1etb2etbsatcanalvascoeitbcomeitb24