2009ko uztailaren 06a

    eitb.com

    Telebista

    Kirolak

    Nazioarteko boxeo saioa Areatzatik, ETB-1en

    Leire Etxazarra - publikatuta 2008/11/20 | EITB |
    Pelotan Lesakako jaialdia emango dute

    Boxeo Izarrak

    Euskal Telebistaren lehen kaetak Areatzarekin bat egingo du ostiral gauean bertan izango den nazioarteko boxeo saioa emateko. Pisu ertainetan Israel Carrillo eta Oliver Thinda izango dira aurrez-aurre eta pisu arinetan, berriz, Nacho Mendoza eta Pedro Verdú . Komentarioak Pedro Mari Goikoetxeak eta Manu Maritxalarrek egingo dituzte.

    Aurretik, 22:20etan hasita, Lesakako pelota jaialdia emango dute. Bi partida eskainiko dituzte. Bigarren mailako lau t’erdian Cabrerizok eta Olaetxeak neurtuko dituzte indarrak eta eskuz binakakoan Gonzalez-Arrutik eta Larralde-Laskurainek. Xabier Euzkitzek eta Josean Tolosak emango dituzte xehetasun guztiak.


    Publizitatea

    20/11/2008 15:43