2010eko martxoaren 22a
eitb.com

Telebista

Errazu

Kiroletan erabiltzen diren hitz eta esamoldeak, igandeko "Errazu"n

Leire Etxazarra - 2009/01/16 | EITB |
Iruzkina egin

Besteak beste, kirolari buruzko lehen hiztegiaren inguruan arituko dira Iñaki Elorza kazetariarekin

Inprimatu Inprimatu

"Errazu"ren bigarren saioan kirolean erabiltzen diren hitz eta esamolde bila ibiliko gara, horretarako kirol desberdinak hartuko ditugu kontuan.

Hasteko, futbolean bai futbolariek eta bai kazetariek erabiltzen duten hizkuntza aztertu eta zaletuen hotsa entzungo dugu. Saskibaloian, berriz, oraindik arrotza egiten zaigun hizkera hobeto ulertzen lagunduko digu saskibaloi zale batek. Xabier Euzkitzerekin ere izango gara, pilota emanaldietan erabiltzen dituen hitzak nondik hartu dituen argituko digu: punpa, ados, errefera, txost, ñakua...

Iñaki Elorza kazetariak kirolari buruzko lehen hiztegia duela 25 urte nola sortu zuten azalduko digu eta azkenik,herri kiroletan aritzen diren hiru kirolari elkarrizketatuko ditugu: Mari Jose Sardon harrijasotzailea, Maria Luisa Gabirondo segalaria eta Joseba Otaegi aizkolaria. Helburua: norberak bere kirolean erabiltzen duen erraminta, teknikak eta hiztegia orohar hobeto ezagutzea.

"Errazu", igande honetan, 21:30etan ETB-1en.



Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

Publizitatea